HEgazkin militarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi militar hil dira Kuban, hegazkin istripu batean

Ezbeharra Candelaria udalerrian gertatu da, Kubako hiriburutik 80 kilometro ingurura.

Kubako Indar Armatu Iraultzaileen AN-26 motako hegazkin militar batek istripua izan du larunbat honetan Habanatik 80 kilometro ingurura, eta, ezbeharraren eraginez zortzi militar hil dira, tripulazioa barne hartuta. Hala eman du jakitera ohar baten bidez Indar Armatuen Ministerioak.

Abioiak 6.38 aldera aireratu da Playa Baracoako aireportutik (Habanatik 30 kilometrora), eta Candelaria herrian (Artemisako probintzia) Loma de la Pimienta muinoaren aurka jo du.

Ohar ofizialaren arabera, Indar Armatuen Ministerioko batzorde batek istripuaren nondik norakoak ikertzeari ekin dio.

Horrenbestez, informazio ofizialak gezurtatu egin du istripua izan duen hegazkina abioi komertzial bat zenik eta bertan 39 bidaiari zeudenik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X