Milaka pertsonak bat egin dute Venezuelan oposizioaren 'planto'arekin
Oposizioak deituta, milaka pertsonak bat egin dute gaur Venezuelan “planto nazional handia”rekin, Nicolas Maduro presidentearen Gobernuaren aurka protesta egiteko.
Deialdia hainbat herritan jarraitu dute. Horren baitan, manifestariek hainbat bide okupatu dituzte, “erresistentzia baketsua” egiteko asmoz.
Caracasen bi puntutan egin dituzte plantoak: Victoria etorbidean eta Francisco Fajardo autobidean. Oraingoz, ez da istilurik izan.
Henrique Capriles oposizioko buruaren esanetan, Altos Mirandinosen, Tuyn eta Barloventon ere izan dira protestak.
Carabobon, Poliziak eta Guardia Nazionalak manifestazioa desegin dute.
Guztira 39 pertsona hil dira azken asteetan Venezuelan izandako manifestazioetan.
Albiste gehiago mundua
Macronek Lecornu izendatu du berriro lehen ministro eta gobernua osatzeko agindu dio
Lecornu ha aceptado la misión de "dar un presupuesto a Francia para finales del año y responder a los problemas de la vida cotidiana". No obstante, tras las reunión mantenida por la tarde con Macron, los líderes de la oposición han advertido sobre una moción de censura en caso de que volviera a nombrar a alguien de su mayoría.
Xabier Madariaga: "Gazatarrak bonbarik gabeko lehen gaua bizitzeko prestatzen ari dira"
EITBk bertatik bertara kontatuko du su-etenaren lehen orduetan Gazan eta Israelen gertatzen den guztia. Xabier Madariaga Gazan dago. Gazatar asko ikusi ditu euren etxeetara edo gelditzen denera itzultzen, Gaza iparraldera, erasoak amaitu ondoren.
Errusiak erasoak areagotu eta Kieveko herritarren % 10 inguru hornidurarik gabe utzi ditu
Errusiak 460 drone baino gehiago jaurti ditu bart, eta horietatik 60k hainbat kalte egin dituzte. Gainera, mota ezberdinetako 32 misil ere baliatu ditu, 14 misil balistiko eta 2 hipersoniko tartean.
Israelgo Armadak iragarri du su-etena indarrean dela Gazan
Hartara, israeldar tropak Gazatik irteten hasi dira, eta bahituak askatzeko Hamasek duen 72 orduko epea hasi da.
Maria Corina Machado Venezuelako oposizioko kidea, 2025eko Bakearen Nobel sariduna
Norvegiako Batzordeak Maria Corina Machado Venezuelako oposizioko kideari eman dio Bakearen Nobel saria.
Trumpek adierazi du "gizatasunagatik" bultzatu duela Gazako akordioa, ez Bakearen Nobelagatik
Bakearen Nobel saria nork irabazi duen ostiral honetan jakinaraziko du Suediako Akademiak, eta Ameriketako Estatu Batuetako presidentea hautagaien artean dago.
Peruko Kongresuak Dina Boluarte presidentea kargugabetu du
Kargutik kentzeko lau mozio aurkeztu dituzte, "ezintasun moral iraunkorra" egotzita, herritarren segurtasun faltari eta krimen antolatuaren gorakadari aurre egiteko gai izan ez dela iritzita. Sei hilabete falta dira 2026ko hauteskunde orokorretarako.
Israelgo Gobernuak oniritzia eman dio Gazarako bake planaren lehen faseari
Hamasekin lorturiko akordioa berretsi ondoren, asko jota 24 orduko epean sartuko da indarrean su-etena. Halaber, akordioaren arabera, gehienez 72 orduko epean egin beharko dute bahituen eta preso palestinarren arteko trukea.
Hamasek aitortu du "gerra amaitu delaren bermeak" jaso dituela
AEBko, herrialde arabiarretako eta Turkitako bitartekariek gerraren amaieraren bermeak eman dizkiete, Khalil Al-Hayya Hamaseko goi agintari eta negoziazio taldeko kideak azaldu duenez.
Trumpen ustez, bahitu israeldarrak astelehenean edo asteartean askatuko dituzte
AEBko presidenteak adierazi du Egiptora joango dela igandean, lortutako akordioa sinatzera. Gazakoa konpondu duen "zortzigarren gerra" dela esan du.