Siriako gerra arriskutsua
Sirian eragiten ari diren tentsio maila jaitsi dezatela eskatu die Errusiari eta Estatu Batuei Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak. Izan ere, Siriako zeru gainean batzuk eta besteek dituzten hegazkinak elkarren artean eraso egitea ere gerta liteke une honetan.
Orain bi egun, estatubatuarrek Deir Ezzor inguruan, Eufrates ibaiaren bailaran, hegazkin siriar bat bota zuten behera, eta Errusiak erantzun zuen esanez, ibai horren mendebaldea zeharkatzen duten hegazkin guztiak etsaitzat hartuko dituela eta bota egingo dituela.
Estatu Batuek esan zuten Raqqa hartzeko aurrera egiten ari diren milizia kurduen aurkako erasoan ari zelako jo zuela hegazkin siriarra. Aldiz, Siriak dio euren hegazkina Estatu Islamikoaren posizioak erasotzen ari zela.
Baina horrek ez dio axola. Garrantzitsuena da Siriako gerra nazioartekotzen ari dela. Orain hiru aste, Iranek sei misil bota zituen Siriara, DAESHek kontrolpean dituen inguruen aurka. Agintari iraniarrek eurek ere aitortu dute: Teheranen jihadistek egindako atentatuen aurkako mendekua izan zen.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz