FARCen armagabetzea, bukatzear
Indar Armatu Kolonbiar Iraultzaileen, FARC-en, armagabetzea bukatzear da eta ongi amaitzear gainera. NBEren ikuskatzaileek gerrillarien armak biltzen jarraitzen dute eta litekeena da aste honetan bertan FARC armagabetutako gerrilla izendatzea. Orduan hasiko da gerrillarien itzulera bizitza zibilera.
Cartagenako Akordioak biltzen duen bezala, gerrillari gehienak askatuko dituzte, amnistiaren bidez. Krimen oso larriak egin dituztenek bakarrik bete beharko dute gehienezko 8 urteko zigorra, baina ez dituzte espetxean sartuko. Hau da, gerrillari horiek ez dira espetxeratuak izanen, baina gune konkretu batean bizitzera behartuko dituzte.
Armen inguruan, oroitzapenak baino ez dira geratuko. Zehazki, hiru monumentu eginen dituzte arma horiekin, Bake akordioan dagoeneko zehaztuta dauden lekuetan. Bata NBE-aren New Yorkeko egoitzan. Bestea Kuban, herrialdeak egin dituen bitartekari lanak aitortzeko eta hirugarrena Kolonbian. Azken hau kolonbiarrentzat 50 urte iraun duen gerra zibilaren oroigarria izanen da baina baita hasiera berri baten esperantza ere.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz