Maradonak Maduroren ekipoarekin bat egin du
Giza eskubideak urratzea leporatzen dio Nazio Batuen txostena kolpe handia da Nicolas Maduro Venezuelako presidentearentzat. Zehazki esateko, Nazio Batuen Erakundeko giza eskubideen goi komisarioaren ikerketa da.
Begirunea zaion erakunde inpartziala da; orain Maduro salatu duen moduan, orain urte batzuk Bushen aurka jo zuen Iraken gertatzen ari zenagatik eta Estatu Islamikoaren krimenak ere salatu ditu.
Maduro gero eta isolatuago dago nazioartean. Horren zergatia da gobernu gehienek demokraziaren kontrakotzat jo dutela Asanblea Konstituziogilea sortu izana, Asanblea nazionala ordezkatzeko.
Gainera, Nazio Batuen txostenak dio Guardia Nazional Bolivarianoaren eta milizia chavisten errepresioa areagotzen ari dela. Testuinguru honetan, Venezuela Mercosur Hego Amerikako merkatu batutik kanpo utzi dute behin behingoz, eta Latinoamerikako 13 gobernuk autoritarismoa leporatu diote Venezuelako Gobernuari.
Madurori gobernu bolivartarren babesa geratzen zaio; alegia, Kuba, Ekuador, Bolivia eta Nicaraguarena, eta Maradona futbolari ohiarena. Horrek atzo zera aldarrikatu zuen Facebooken: “Madurok agintzen duenean, soldaduz jantzita egongo naiz inperialismoaren aurka borrokatzeko”.
borrokatzeko”.Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz