Kolonbia, eredu gisa
FARCek bere siglei eutsi egingo die, baina ñabardura batekin: izenari esanahia aldatuko diote. Ez dira Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak izango, azken 50 urteetan bezala.
Aurrerantzean, Kolonbiako Indar Alternatibo Iraultzailea izango dira, Ivan Marquez FARCeko buruetako batek iragarri duenez, eta legearen barruko alderdi politikoa izango dira.
Talde gerrilari gisa, atzo bukatu zen FARC. Nazio Batuen Erakundeko bitartekariek gerrilaren arma guztiak eskuratu dituztela baieztatzearekin batera. Guztira, 8.112 pistola eta fusil jaso dituzte bitartekariek eta horiek suntsitzea dagokie orain.
Ondorioz, bukatu da iazko azaroan Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak eta Rodrigo Londoño Timoxenko FARCeko buruak sinatu eta adostu zuten armagabetze fasea.
Arrakastatsua izan da eta beste gatazka batzuentzat eredugarria izan daiteke, prozesua azkarra eta gardena izan delako. Santosek esan duen bezala, Ipar Irlandan 10 urtez luzatu zen armagabetzea eta Kolonbian 10 hilabetetan gauzatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz