ELNk FARCen bideari jarraitu dio
Kolonbiako Gobernuak eta ELN gerrillak su-etena oparitu diote bihar bertara iritsiko den Frantsizko aita santuari. Gobernuak eta gerrillari talde horrek adostu duten aldebiko lehendabiziko su-etena da.
Badu gainera berritasun jakingarri bat: Santos presidenteak, orain desmobilizatua dagoen FARC gerrillarekin, ez zuen aldebiko su-etena adostu nahi izan negoziaketak oso aurreratuak egon ziren arte. Aitzitik, gobernua eta ELNren arteko negoziaketak aurreneko fasean daude, udaberrian hasi baitziren Quiton.
Horrek aditzera eman dezake Santos presidenteak posible ikusten duela behin betiko bake akordioa urtebete baino lehen sinatzea, orduan amaituko baita bere agintaldia.
Oraingoz, su-etenak urtarrilera arte iraungo du, baina Santosek ez du luzatzea baztertzen, negoziaketek aurrera egiten badute. Baliteke Santos oso baikorra izatea, baina baditu horretarako arrazoiak, FARCekin izandako negoziaketa arrakastaz burutu ondoren.
Logikoki, Gobernua eta ELN negoziatzen ari diren akordioak, bake prozesu horren lerroak jarraitzen ditu. Eta FARC-i zein ondo joan zaion ikusita… ELNrentzat, pasatzen utzi ezin duen aukera da.
duen aukera da.Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz