Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Misilak bata bestearen atzetik Korean

NBEren Segurtasun Kontseiluak zigor ekonomikoak ezarrita ere, bereari eutsiko dio Piongiangek. Izan ere, ohituta dago bakanduta bizitzen. Luzerako izango dira misilak.

Tentsioa etenik gabe ari da gora egiten Korean. Ipar Koreak, berriz ere, irismen ertaineko misila bota du, 1.000 kilometro baino gehiagora iristen den horietakoa. Japoniako Hokaido uhartearen zerua zeharkatu du, eta Japoniaren aire eremua bortxatu. Hego Koreak, erantzun gisa, irismen laburreko bi misil bota ditu: 1.000 kilometro ere ez dituzte hartzen horiek. Iparraldekoen aldean, Hego Koreak ez du misil handirik, baina eskura dituen txikiak aski dira Ipar Koreako ia lurralde guztira iristeko. Hiru misilak, iparraldekoa eta hegoaldeko biak, itsasora erori dira; baina Ipar Koreatik bota dutenak alarmak piztera behartu du Japonia; Erasoaren arriskuaz ohartarazi behar izan dituzte Hokaidoko herritarrak.

Tentsio giroa ez da baretuko. Ipar Koreak misilak frogatzen jarraitzeko asmoa du. Nazio Batuen (NBE) Segurtasun Kontseiluak ezarri dizkion zigor ekonomikoek ez dute lortuko Kim Jongek iritziz alda dezan. Ezin da Ipar Koreako ekonomia guztiz blokatu, Txinak eta Errusiak ez dutelako onartzen. Baina blokeo erabatekoa ezarriko balitz ere, Kimek ez luke amore emango. Ipar Korea ohituta dago bakanduta bizitzen; are eta gehiago, propio bilatzen du nazioartetik aparte egotea. Luzerako izango dira misilak. Seguru.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X