AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Nate' AEBra iritsi da, 1 kategoriadun urakan gisa

Costa Rican eta Nikaraguan gutxienez 27 hildako eta milaka kaltetu utzi ditu.
18:00 - 20:00
Nate urakana Estatu Batuetararantz doa

'Nate' ekaitz tropikalak indarra hartu du azken orduetan eta, 1 kategoriadun urakan bihurtuta, AEBko kostaldera iritsi da.

136 km/h-rainoko haize-ufadekin sartu da urakana Mississippi ibaiaren bokaletik gertu, Mississippi ibaiaren bokaletik, Urakanen Zentro Nazionalak jakitera eman uenez.

Aurreikuspenen arabera, Mississippi, Alabama eta Tennessee eskualdetan egingo du aurrera.

'Nate'k jada gutxienez 27 hildako eta milaka kaltetu utzi ditu Costa Rican eta Nikaraguan.

Costa Rica eta Nikaragua

Costa Ricako Gobernuak larrialdi-egoera ezarri du, hondamendi natural horren ondorioz, gutxienez 11 lagun hil baitira eta milaka kaltedun utzi baititu herrialdean.

NATE NICARAGUA EFE

'Nate' ekaitzak kalte material ugari eragin ditu Hegoamerikan. Argazkia: EFE

Bestalde, Nikaraguan ekaitzak gutxienez 16 hildako eragin ditu, eta pertsona bat desagertuta dago, Gobernuak jakinarazi duenez.

Gainera, 3.759 familia kaltedun daude (14.262 lagun), Nikaraguako 153 udalerrietatik 58tan. Azpiegituretan ere kalte material handiak izan dira, hala nola, hornidura elektrikoan eta edateko ur-zerbitzuan.

Zure interesekoa izan daiteke

Thiago Ávila y Saif Abukeshek en una foto previa a la misión de 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek Thiago Avila eta Saif Abukeshek aktibistak gaur bertan askatu, eta deportatu egingo dituzte

Israelgo inteligentzia zerbitzuak Adalah giza eskubideen aldeko erakunde eta laguntza legala ematen duen taldeari jakinarazi dionez, bi ekintzaileak "gaur bertan" askatuko dituzte, eta zaintzapean jarraituko dute, deportatuak izan arte. Adalahk egoera gertutik jarraitzen ari dela esan du, "askatzea gauzatzen dela, eta datozen egunetan deportazioa gertatzen dela ziurtatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X