Politika seriotasunez hartzen duela erakutsi du berriz Holandak
Holandak erakutsi du, berriz ere, herrialde oso aurreratua dela politikoki. Holandan gobernuak beti osatzen dituzte koalizioan, alderdi bakarrak ere ez duelako inoiz lortzen gehiengorik Parlamentuan. Beraz, bi, hiru edota baita lau alderdiko koalizioak ere osatu behar izaten dira. Eta hori bera gertatu da orain.
208 egun negoziazioan eman ondoren, lau alderdik osatuko dute Gobernua: familia liberalekoak bi; eta demokristauen familiakoak beste bi. Adostasunera heldu ahal izateko euren programen zati bat alde batera utzi behar izan dute lauek.
Adibidez, demokristau eta liberalek kontrako jarrerak dituzte eutanasiari dagokionez, eta baita, abortua, ezkontza homosexual edo errefuxiatuei buruz ere. Eta egin kontu gainera, koalizio horrek parlamentuan osatzen duen gobernuak eserleku bakarreko aldea duela oposizioarekiko.
Negoziazioek 208 egun iraun dituzte eta Holandako historian marka berria ezarri dute (aurrekoa egun bat gutxiagokoa zen). Baina, azkenean, denek ulertzen dute garrantzitsuena dela gobernua izan ea herrialdea aurrera ateratzea. Horregatik da Holanda ekonomia indartsua duen herrialde serioa.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz