Xi enperadorearen erregealdi luzea
Xi Jinping Txinako presidenteak abantaila handia du herrialde demokratikoetako beste kideen aurrean. Oso epe luzerako planak egin ditzake jakin badakielako luzaro egongo dela boterean. Herrialde demokratikoetako buruzagiek aldiz 4 urterako egitasmoak egin behar izaten dituzte, agian hurrengo hauteskundeetan ez direlako berraukeratuak izango.
Txinan aldiz, agintari nagusia 20 urte edo nahi adina egon liteke agintean Txinako Alderdi Komunistaren kontrola bere esku baldin badu. 90 milioi afiliatu dituen alderdi hori da Txinako alderdi bakarra eta ez du boterea beste alderdi batekin partekatzeko inongo asmorik. Ekonomia zabaltzeko eredua da, politikoki zabaltzen ez dena, Txinan indarrean jarraituko duena.
Xi Jinpingek berak argi utzi zuen hori atzo alderdiaren Kongresuaren aurrean eskainitako hitzaldian. Eta aurrez esan bezala, luzarora begira planak egin ditzakeenez, bide batez iragarri zuen 2035-erako Txina “herrialde sozialista modernizatu” bat izango dela, gizartean ezberdintasun handirik gabea eta arazo ekologikorik ez duena.
2050era begira, berriz, munduko lehen potentzia izango da, bai ekonomikoki baita militarki ere. Politiko batek egin ohi dituen promesa hutsak dirudite, baina egina dena da Txinako Alderdi Komunistak, Txinako gizartearengan duen kontrol zorrotza kontuan izanda, hori egiteko gaitasuna duela.
aitasuna duela.Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz