Kalifornia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Charles Manson serie-hiltzailea zendu da, 83 urte zituela

1969ko abuztuan, 'Manson familiak' zazpi pertsona hil zituen. Hilketa horiek zeharo astindu zuten gizarte estatubatuarra, baina jarraitzaileak ere izan zituen.
Mansonek svastika baten tatuaia egin zuen aurpegian, kartzelan zegoenean. Argazkia: EFE

Charles Manson, XX. mendeko hiltzailerik ezagunenetako bat, hil da gaur, astelehena, 83 urte zituela, Kaliforniako (AEB) ospitale batean, berak hildako biktima baten senide batek TMZri adierazi dionez.

Mansonek AEBko gizartea astindu zuen 1969ko abuztuan, hainbat hilketa odoltsu egin zituenean. Berak eta 'Manson familia' izenez ezagututako sektak zazpi pertsona hil zituzten arrazen arteko gerra bat eragiteko helburuarekin.

Krimen horiek zeharo hunkituta utzi zuten gizarte estatubatuarra, eta '60ko hamarkada zein hippyen mugimendua kolpatu zituzten.

Hildakoetako bat Sharon Tate aktorea izan zen. Roman Polanskirekin harremana zuen Tatek, eta bien lehen semea erditzeko gutxi falta zitzaion.

Hildakoek biktimen odola erabili zuten hormetan mezuak idazteko, The Beatles taldeko Helter Skelter abestian entzuten omen zituzten aginduei jarraituta.

Ehunka aldiz zigortu zuten Manson kartzelan, izan ohi zuen jarreragatik. Espetxean zegoela, svastika baten tatuaia egin zuen kopetan.

Serie-hiltzailea Bakersfieldeko ospitale batean hil da, TMZri Tateren ahizpak azaldu dioenez, Corcoran Stateko (Mansonen espetxea) telefono deia jaso ondoren. 1971an zigortu zuten Manson, organizazioan zuen zereginagatik eta bere jarraitzaileek egindako hilketak antolatzeagatik.

Presondegian zazpi urte eman ostean, baldintzapeko askatasuna lortzeko estatusa lortu zuen, baina hainbatetan ukatu zioten, agintariek preso oso arriskutsutzat jo zutelako behin eta berriro.

Azken 20 urteetan, Mansonek uko egin dio baldintzapeko askatasuna eskatzeko saioetan agertzeari. 2011an Vanity Fair aldizkariak egin zion elkarrizketan, gizon "zital, zikin, gaizkile eta gaizto" bezala deskribatu zuen bere burua. Gainera, "Jaungoikoaren borondateagatik" zigortu zutela ziurtatu zuen.

1970ean Rolling Stone aldizkariak plazaratutako erreportaia batean une horretan bizirik zegoen "gizonezko arriskutsuena" zela ebatzi zuten.

Leslie Van Houten sekta horretako kide gazteenak azaldu zuenez, Mansonek sexua, LSDa, Bibliaren pasarteetako irakurraldi eta The Beatlesen White Album-arekin "jan zien burua".

Iazko uztailean ezagutu zen Quentin Tarantinoren film berriak Mansoni eta bere sektako jarraitzaileei buruzkoa izango dela.

Albiste gehiago mundua

LONDON (United Kingdom), 06/09/2025.- Supporters of the banned Palestine Action group hold placards and wave flags as they stage a civil disobedience protest in Parliament Square in London, Britain, 06 September 2025. The Metropolitan Police made arrests during the demonstration supporting Palestine Action, designated a proscribed terrorist organization by the British government from 05 July 2025. (Terrorista, Protestas, Reino Unido, Londres) EFE/EPA/TAYFUN SALCI
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Poliziak hainbat manifestari atxilotu ditu Londresen, Palestine Actionen aldeko protestan

Erresuma Batuko Poliziak hainbat manifestari atxilotu ditu larunbat honetan Parlamentuko plazan, Londresen, Palestine Action taldeari babesa adierazteko protesta batean. Uztailean erakunde terrorista izendatu zuten talde hori, hegazkin militar batzuei Palestinako banderak margotzeagatik kalteak egitea eta Elbit Systems Israelgo defentsa enpresaren instalazioak blokeatzea egotzita. 138 pertsona auzipetu dituzte ordutik talde horri laguntzea egotzita.  Milaka pertsona bildu dira Parlamentu aurrean, 'Genozidioaren aurka nago, Palestine Actionen alde nago' leloa zeramaten kartelak eskuetan hartuta. Poliziaren aurkako oihuak ere entzun dira; "Ezin zarete ezkutatu, genozidioaren alde zaudete. Lotsa!", tartean.

Gehiago kargatu