HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hautagai ebanjeliko kontserbadoreak irabazi du Costa Ricako lehen itzulia

Apirilaren 1ean egingo den bigarren itzulian, Carlos Alvarado ofizialista eta Fabricio Alvarado ebanjeliko kontserbadorea izango dira aurrez aurre.
Fabricio Alvarado hautagai ebanjelista kontserbadorea garaile, lehen itzulian. Argazkia: EFE

Presidentea aukeratzeko Costa Rican igande honetan egin diren hauteskundeen lehen itzulian, Fabricio Alvarado ebanjeliko kontserbadorea nagusitu da botoen % 24,78 eskuratuta, botoen % 86,57 zenbatu direnean. Bigarren postuan gelditu da agintean den PAC alderdiaren Carlos Alvarado hautagaia, botoen % 21,74rekin.

Beraz, apirilaren 1ean egingo den bigarren itzulian, Carlos Alvarado ofizialista eta Fabricio Alvarado hautagai ebanjeliko kontserbadorea izango dira aurrez aurre.

Lehiatik kanpo gelditu da, berriz, Antonio Alvarez PLN alderdi sozialdemokratako hautagaia, botoen % 18,67rekin. Porrota onartu ostean, bigarren itzulira igaro diren bi hautagaiak zoriondu ditu Alvarezek.

Hauteskunde kanpainan, giza eskubideen alorrean jarrera ezberdina izan dute bi hautagaiek. Carlos Alvaradok homosexualen arteko ezkontzak eta LGTB kolektiboaren eskubideak defendatu ditu; Fabricio Alvarado, ostera, familia tradizionalaren aldekoa da.

Behin betiko emaitzak ez dituzte datozen egunetara arte jakinaraziko. Guztira, 3,3 milioi herritar zeuden deituta eta parte-hartzea % 66,20koa izan da.

Albiste gehiago mundua

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

110.000 pertsona baino gehiago Londresen, eskuin muturrak immigrazioaren aurka deitutako martxan

110.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute larunbat honetan Londresen, "Batu dezagun Erresuma" lelopean egindako manifestazioan. Tomy Robinson eskuin muturreko aktibistak deitu du protesta, legez kanpoko immigrazioaren aurka. "Erresuma Batua esnatu da azkenean", adierazi du Tommy Robinsonek manifestazioaren amaieran, eszenatokitik. "Abertzaletasuna da etorkizuna, mugak dira etorkizuna", erantsi du. Gutxienez 9 pertsona atxilotu ditu poliziak.

Gehiago kargatu