Negoziazioak Ipar Irlandan
Ipar Irlandako unionistak eta errepublikanoak beste negoziazio erronda bat egiten ari dira Gobernua osatzen saiatzeko. Ipar Irlandak urtebete darama gobernu autonomikorik gabe. Horrek arrisku bat du, Erresuma Batuak bere autonomia bertan behera uztea eta zuzenean Londrestik gobernatzea, hain zuzen ere joan den abendutik Londrestik kudeatzen dute Ipar Irlandako ekonomia.
Bi emakume dira negoziazioaren gidaritza daramatenak: Arlene Foster unionista eta Mary Lou McDoland errepublikanoa, azken honek Sinn Feineko presidente kargua hartu berri du Gerry Adams buruzagi historikoa erretiratu ostean.
Gobernua osatzeko eragozpenak duela urtebeteko berberak dira, bereziki errepublikanoen eskaria, hauek Irlandako berezko hizkuntzaren, Gaelikoaren erabilera sustatzea nahi dute, eta unionistek baztertu egiten dute hori. Negoziazioen erdian atzo bitartekari modura Theresa May Britainia Handiko lehen ministroaren eta Leo Varadkar lehen ministro irlandarraren bisita jaso zuten. Mayk nahiz Varadkarrek esan dute baikor direla, baina denborak aurrera jarraitzen du eta oraingoz akordioa ez dator.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz