Europar Batasunaren aurrekontuekin bueltaka
Europar Batasuneko buruzagiak gaur (ostirala) elkartuko dira diru zikinaren harira hitz egiteko. Berehala hartu behar dituzte erabakiak. Bi arrazoi indartsugatik: alde batetik, bi urte baino arinago 2021 eta 2027 urte bitarteko aurrekontua prest izan behar dutelako; eta bestetik, aurrekontu horiek ez dutelako jasoko, orain arte bezala, britainiarrek jartzen zuten puska.
Brexita gauzatzen denean, Erresuma Batuak, kutxa bateratuan 10.000 milioi euro jartzeari utziko dio. Beraz, diru gutxiago izango da kohesio funtsetarako, alegia, herrialde pobreek euren ekonomia hobetzeko diru laguntzetarako; eta diru gutxiago egongo da, baita ere, Europar Batasuneko nekazaritza politika laguntzeko.
Egoera horren aurrean bi aukera daude. Bat: diru gehiago jartzea. Edota, bi: gutxiago gastatzea. Diru gehien jartzen duten herrialdeek, -adibidez, Alemania, Holanda edo Suediak- diote nahikoa ematen dutela eta ez dutela gehiago jarriko. Aldiz, dirua jasotzen dutenek, alegia, Europa ekialde eta Hegoaldeko herrialdek diote derrigorrezkoak dituztela funts horiek eta ezin dituztela euren gastuak murriztu.
Beraz, eztabaidak luzeak eta gogorrak izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz