Mendi-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru alpinista espainiar hil dira Suitzan elur-jausi baten ondorioz

Gainera, beste bi arin zauritu dira. Elur-jausia gertatu denean, pistatik kanpo zebilen alpinista-taldea, Valais kantonamenduan.
Arin zauritutako bi laguni alta eman diete ospitalean. Argazkia: EFE
Arin zauritutako bi laguni alta eman diete ospitalean. Argazkia: EFE

Hiru alpinista espainiar hil eta beste bi arin zauritu dira Valais Suitzako kantonamenduan, larunbat arratsalde honetan izandako elur-jausi baten ondorioz, Espainiako Atzerri Ministerioak baieztatu duenez. Zaurituei alta eman diete ospitalean, eta arreta psikologikoa jasotzen ari dira.

Fiescheko zonaldea eta Fiescheralpeko eski-estazioaren artean zegoen alpinista-taldea, pistatik at elur-ibilaldia egiten, jausia gertatu denean.

Suitzako Poliziak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko eta, ahal den bezain pronto, bizirik atera direnen testigantzak jasoko dituzte. Polizia-bozeramaile batek adierazi duenez, hildakoen gorpuak elur azpitik dagoeneko berreskuratu dituzte.

Espainiako kontsulatu-agintariekin harremanetan dago Valaiseko Polizia, dagozkion aberriratze-izapideak egin ditzaten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X