Dumako erasoan kloruro eta sarin gasa erabiltzea egotzi dio AEBk Al Asadi
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuko ordezkari batek larunbat honetan azaldu duenez, Siriako Gobernuak Dumako erasoan kloruro eta sarin gasak erabili zituela baieztatzen duten txostenak ditu. Horrez gain, arma kimikoen erabilera Bachar al Asaden erregimenak haren herriaren aurka egindako gehiegikerietako beste bat dela salatu du.
Dumako ustezko eraso kimikoa ikertzeko ardura duen Arma kimikoen kontrako erakundeak (OPAQ) ez du oraingoz inolako informaziorik baieztatu.
Siriak, bere aldetik, Dumako ustezko erasoaren ikerketa oztopatzen ari dela leportatu die AEBri eta haien aliatuei. Dumako hiriaren aurkako erasoaren nazioarteko ikerketa oztopatzea da larunbat goizaldean AEBk, Erresuma Batuak eta Frantziak Siriaren aurka egindako bonbardaketaren helburua, Bashar Jaafari NBEko enbaxadore siriarraren esanetan.
Larunbateko erasoaren erreakzioa
Siriako agintariek gogor gaitzetsi dute gaur AEBen, Frantziaren, eta Britainia Handiaren eraso "basati eta ankerra" Damasko eta Homseko hainbat punturen kontra.
Bashar al Asaden erregimenaren aliatuek, Errusia, Iran eta Txina buru direla, Siriako Gobernuari basesa agertu diote, bart AEBek, Frantziak eta Britainia Handiak egindako aire-erasoa jasan eta gero. Eraso horrek Siriako zein inguru guztiko egonkotasunean izan ditzakeen ondorioez ere ohartarazi dute.
Donald Trump AEBko presidenteak larunbat goizaldean Siriako Gobernuaren instalazioen aurka egindako erasoan emandako laguntza eskertu die Frantziari eta Erresuma Batuari, eta "helburua bete" dutela aldarrikatu du du Twitterren.
Zure interesekoa izan daiteke
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin zuten igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens), eta hainbat pertsona zauritu ziren, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
Iranek "modu berean" erantzungo duela ziurtatu du AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpek egindako mehatxuari. Larunbatean AEBko presidenteak 48 orduko epea eman zion Ormuzko itsasartea erabat irekitzeko, eta hori egin ezean, Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin zion.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.