Alemaniako SPD, zatituta
SPDk, Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak, oso banatuta jarraitzen du. Hori erakusten du alderdiko presidente berria aukeratzeko bozketen emaitzek. Andrea Nahlesek, botoen % 34 jaso ditu bere kontra. SPDk Angela Merkelen kristau-demokratekin egindako "koalizio handia"ren kontrakoak dira boto horiek denak. Andrea Nahlesek defenditu egin zuen "koalizio handia"n sartzea, argudiatuta, SPDk aukeran zuen irtenbide txar guztietan onena zela hura.
SPDren historiako 155 urtetako lehen emakumezko presidentea da Nahles. Kristau-demokratek ere emakumezko bat, Angela Merkel, aukeratu zuten arduradun nagusi orain ia 20 urte. Merkelen eta Nahlesen arteko konparazioek saihestezinak dirudite, baina egiaz, ez dute batere antzik. 47 urte ditu Nahlesek, eta onartu du, hori bai, 63ko Merkel eredu gisa baduela arlo horretan.
Oraingo kantzilerrak, Merkelek, gizonezkoak jaun eta jabe ziren alderdi batean urratu behar izan zuen bidea, eta bizirik ateratzeko lema hartu. Eta hori da, hain zuzen ere, Nahlesek egin duena. Ondo aprobetxatu du bere aukera.
Zure interesekoa izan daiteke
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.
AEBk Hego Korearekin ariketa militar bateratuak murriztuko dituela iragarri du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak igande honetan iragarri duenez, Seulek Iranen aurkako gerrarekin bat egiteari uko egin duelako eta Kim Jong Un buruzagi iparkorearrarekin duen "harreman bikaina" duelako hartu du erabakia.
Landetako azken sutea kontrolatzea lortu dute, eta ebakuatuetako batzuk etxera itzuli ahal izango dute
Landetako prefekturako idazkari nagusiak ohartarazi duenez, baina, "sua kontrolatua egoteak ez du esan nahi itzalita dagoenik; beraz, oso erne egon behar dugu".
Bere jarrera "defentsiboa" "erasokorra" izango dela esan du Iranek eta "ezustekoak" iragarri ditu
"AEBetako indar erasotzaileetako kide bat harrapatzen edo hiltzen duen edonork 30.000 dolar (21.500 euro inguru) edo 5.000 milioi rial irandar jasoko ditu", iragarri du Hatami generalak IRNA albiste agentziak jasotako adierazpenetan.
Hamar palestinar zauritu dituzte, bi tiroz, Israelgo kolonoek Zisjordanian egindako beste erasoa batean
Aita Santuak "Zisjordaniako populazio zibil palestinarraren aurkako indarkeriak bertan behera uztea" eskatu du, eta nazioarteko komunitateari premiaz eskatu dio "bi Estatuen konponbidea aurrera eraman dezatela, bake justu eta iraunkor baterako".
Gazan "gauero 30-40 pertsona hiltzeko" deia egin du Ben Gvir Israelgo ministroak
"Uste dut hilketa selektiboak egin beharko liratekeela Gazan, gauero 30-40 pertsona desagerraraziz. Ez soilik berehalako mehatxua direnak; badira han bizitzea merezi ez duten pertsonak. Ez lukete bizi behar. Ez dira pertsonak ere", esan du Segurtasun ministroak.
Landetako suteak hobera egin du, baina oraindik ez dute kontrolpean
Suak 1.700 hektareari eragin dio jada eta 550 suhiltzaile inguru ari dira itzaltzeko lanetan. 650 lagun atera behar izan dituzte euren etxeetatik eta kanpingetatik eta 50 pertsonak gaur gauean itzultzeko baimena jaso dute.
AEBk Hamasi hitzeman dio Israel Gazatik erretiratuko dela armagabetzeak aurrera egin ahala
Jared Kushnerrek Egipton azpimarratu du 2025ean adostutako bake-plana ez dela berriro negoziatuko eta haren baldintzak beteko direla.
Landetako baso-sutea berpiztu egin da eta 1.600 hektarea erre ditu
Luglon udalerriaren hegoaldean hasi zen sua, Mont-de-Marsanetik 30 kilometrora, eta Garein ingurura zabaldu da. 700 pertsona inguru ebakuatu dituzte prebentzioz.
7,7 graduko lurrikara batek hildakoak eragin ditu Indonesian
Lurrikarak Flores uhartea astindu du goizaldean, eta iparraldeko kostaldearen parean eta 15 kilometroko sakoneran izan du epizentroa. 2.000 pertsona ebakuatu dituzte, baina zaurituak eta kalte materialak eragin ditu.