Ondoeza Nikaraguan
Nikaraguako presidenteak, Daniel Ortegak, ia 12 urte daramatza karguan, eta bere agintaldiko erronka handienaren aurrean da. Pentsioen sistema erreformatzeko bere proiektuak, praktikan, pentsioak jaistea esan nahi duenak, protesta oldea eragin du. Ortegak proiektua bertan behera utziko duela iragarri arren, manifestazioek bere horretan diraute. Orain manifestariek, Ortegaren dimisioa eskatzen dute. Berak eta bere alderdiak, Fronte Sandinistak, 2016ko hauteskundeak irabazi zituen eztabaida handi baten erdian. Hasteko, oposizioak salatu zuenez, Ortegak ezin zuen hautagai izan, bi agintaldi beteta zituelako, eta gero hauteskundeetan iruzurra izan zela ere salatu zuten, nahiz eta hau, ez zuten baieztatu nazioarteko begiraleek.
Arazoa zera da; Ortega ez dela dagoeneko 1979an Somoza diktadorea kargutik kentzeko protestetan parte hartu zuen gerrillari gazte hura, eta Fronte Sandinistak ere ez du orduko purutasunik ere. Ustelkeria zabaldu egin da Nikaraguan, eta Ortegaren familiak botere asko bereganatu du: Rosario Murillo, Ortegaren emaztea, herrialdeko presidenteordea da. Ortegari Venezuelako egoerak, bere aliatu nagusiaren egoerak ere kalte egiten dio. Madurok erabateko babesa eskaintzen dio, baina dagoeneko ezin dio petrolioa orain arteko prezio berean, prezio baxuan, saldu.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz