104 bidaiari zeramatzan hegazkin bat erori da Kuban
Boeing 737 Cubana de Aviacion konpainiako hegazkin bat erori da Habanatik gertu, hiriburuko Jose Marti aireportutik aireratu eta handik gutxira, bertako komunikabideek jakitera eman duenez. Hegazkinak 104 bidaiari zeramatzan. Antza denez, hiru pertsona bizirik daude eta egoera kritikoan daude.
Jose Marti aireportuaren inguruan ke mordoa ikus daiteke, eta suhiltzaileak, Polizia eta osasun zerbitzuak bertaratu dira.
Cuba TV Estatuko telebistak azaldu duenez, barne hegaldi bat zen eta Holguin probintzian lur hartu behar zuen, uharteko ekialdean. Hegazkina Mexikoko Global Air enpresarena zen, baina "Cubana de Aviacion konpainiak alokatu zuen", gaineratu duenez. Global Air konpainiaren arabera, hegazkinak Mexikoko Aeronautika Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak urtero egindako ikuskapen teknikoa gainditu zuen 2017ko azaroan.

Miguel Diaz-Canel Kubako presidentea Jose Marti aireportura joan da. Gobernuko kide batzuekin batera bertaratu da agintaria.
Sua itzaltzeko eta erreskate lanean ari dira une honetan. Boyeros eta Santiago de las Vegas herrien artean lurra jo du hegazkinak.
Habanako aireportura daraman errepide nagusia itxi dute, instalazioetatik 8 bat kilometrora. Aireportua hiriburutik 30 kilometrora dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek beste bonbardaketa olde bat iragarri du Iranen, Libano bonbardatzen duen bitartean, eta Iranek Netanyahuren burua eskatu du
Trumpek esan du Kharg uhartea berriro bonbardatzea pentsatzen ari dela, "dibertitzeko baino ez bada ere".
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.
Jurgen Habermas filosofo alemana hil da, 96 urte zituela
Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin. Hain zuzen ere, bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.
Trumpek nazioarteko itsas misio bat proposatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko
"Zorte apur batekin, Txinak, Frantziak, Japoniak, Hego Koreak, Erresuma Batuak eta kaltetutako beste herrialde batzuek ontziak bidaliko dituzte Ormuzko itsasartera, erabat suntsituta dagoen nazio baten mehatxu izaten jarrai ez dezan", adierazi du AEBko presidenteak.
2006tik Libanoko hegoaldean egin duen lurreko inbasio handiena prestatzen ari omen da Israel
"Helburua da lurralde horren kontrola bereganatzea, Hezbollahren indarrak iparraldera (mugatik urruti) eramatea eta herrixketako gune militarrak eta arma-biltegiak suntsitzea", esan du Axios atariak.
AEBk Bagdaden duen enbaxadari eraso diote
Drone batekin egindako erasoak kalte handiak egin ditu Irakeko hiriburuko erdigunean dagoen eraikinean, baina oraingoz ez dute jakinarazi biktimarik izan den ala ez.
AEBk Kharg uhartea bonbardatu du, eta Iranek erantzun du Arabiar Emirerri Batuetan erasotzeko eskubide "legitimoa" duela
AEBk irandarren 90 bat base militar baino gehiago jo ditu uhartean. Teheranek estatubatuarren baseen aurkako erasoak egiten jarraitu du Persiar golkoko herrialdeetan, eta Israeli ere eraso dio.
Kubak eta AEBk elkarrizketak abiatu dituzte, Trumpen mehatxuen ondoren
Aurreneko kontaktuen helburua izan da arazoak "identifikatzea", horientzako "konponbideak aurkitzea" eta "bi herrialdeen onurarako ekintzak zehaztea".
AEBk Errusiako petrolioaren gaineko zigorrak leuntzea kritikatu dute Europako buruzagiek
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ohartarazi du zigor horiek leuntzeak Moskuren jarrera indartzen duela, eta 10.000 milioi dolar gehiago ematen dizkiola Ukrainaren aurkako gerrarekin jarraitzeko.
NASAk apirilaren 1ean abiatuko du Artemis II misioa, 50 urten Ilargira egingo duten lehen hegaldi tripulatua
AEBko espazio agentziaren Artemis II misioa martxoan zen abiatzekoa, baina atzeratu egin zuten.