Hegoafrika: argiak eta itzalak
Nensol Mandela jaio zela 100 urte bete diren honetan, Bakearen Nobel saridunak utzitako legatua gogoratzeko baliatu du Hegoafrikak, baina era berean, konpondu gabe dituen arazo larriak gogoratzeko. Hegoafrika arrakastatsua da, hainbat arrazoirengatik. Afrikako gainerako herrialdeetan pentsaezinak diren eskubide batzuk dituzte hegoafrikarrek. Esaterako, homosexualen arteko ezkontza. Askatasun politikoa nahiko handia da, eta baita erlijiosoa ere. Bertan kristauak, hinduak, musulmanak eta animistak bizi dira, eta ez dago haien artean gatazkarik. Eta batez ere, kontuan hartu behar da zer gertatuko litzatekeen Mandelagatik izan ez balitz: seguruenik zurien eta beltzen arteko gerra zibil odoltsu bat.
Arazoa da Mandelaren oinordekoek ez dutela izan, urrundik ere, haren maila politikoa eta batez ere morala. Iragarri zuen: ustelkeria eta desberdintasun soziala dira Hegoafrikaren oztopo nagusienak. Mandelaren oinordekoek ez dute desberdintasun soziala konpondu, eta gainera, ustelkeria areagotu dute. Aurreko presidenteak, Jacob Zumak muga guztiak gainditu zituen, eta Afrikako Kongresu Nazionala alderdiak, hau da, Mandelarenak, otsailean kanporatu behar izan zuen. Baina egunotan, hegoafrikarrak ospakizunetan murgilduta daude, eta merezi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz