Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezkerreko plataforma berri bat Alemanian

Altxatu du izena eta eskuin muturraren gorakadari aurre egin nahi dio.

Alemanian ekimen politiko berri bat sortu da ezkerretik eskuin muturraren gorakadari eutsi nahian. Altxatu du izena eta plataforma horretan Die Linke alderdiko, SPD Alderdi Sozialdemokratako eta Alderdi Berdeko pertsonak daude. Sahra Wagenknechtek bultzatuta sortu da, Die Linkeeko hautagaia izan zen bera azkeneko hauteskundeetan.

Altxatu plataformak onartzen du alemaniar asko kezkatuta daudela etorkinen etorrerarekin eta hauek entzutea proposatzen du; baina gai sozialei ere erreparatzen die. Altxatuko sortzaileek uste dute jende askoren haserrea ez dela soilik  etorkinen gaiarengatik baizik eta gizartean dagoen berdintasun ezarengatik eta klase politikoarengan dagoen mesfidantzarengatik. Ez dute xenofoboak erakartzerik nahi, horiek jada ez baitute erremediorik, baina bai sistemarekin gustura ez dauden herritarrak eta alderdi tradizionaletan erantzunik aurkitzen ez dutenak.

Azken helburua Alemanian etorkizunean ezkerreko Gobernu baten oinarria sortzea litzateke eta gobernu hori SPD, Die Linke eta Berdeek osatuko lukete. Dena den, alderdi horietako zuzendaritzek harrera txarra egin diote Altxatu plataformaren sorrerari uste baitute ezkerra  batu beharrean are gehiago zatitu dezakeela.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X