Mutiko bat botoi atomiko batekin
Estatu Batuetan gertatzen ari dena larria da munduko lehen potentzia militar eta ekonomikoaz ari garelako. Munduko nuklear botoirik handiena bere eskuetan duen gizonaz ari gara (berak esana da hori) eta bere erabakiekin mundu mailako krisi ekonomikoa eragin dezakeena.
Leku guztietan daude borrokak botereagatik eta eztabaidak Gobernu barruan. Edozein herrialde txikiz ari bagina, zerbait dibertigarria ere izan zitekeen… baina Estatu Batuez ari gara.
Geroz eta ageriago dago Donald Trump presidente oldarkor, kapritxoso, suminkor eta gorrotatzaile bat dela, gaizki informatua gainera, ikasteko interesik ez duena eta kontzentratzeko zailtasunekin…. ikusten duzuen bezala oso profil lasaigarria munduarentzat. Omarosa Manigault bere aholkulari-ohiaren eta Bob Woodward kazetariaren liburuek eta The New York Timesen argitaratutako artikulu anonimoak presidentearen gabezien testigantza gehiago eman besterik ez dute egin.
Baina Trumpi guzti hau ez datorkio batere gaizki: bere kontrako konspirazioa dagoenaren ideia astintzeko balio dio eta traidorez inguratuta dagoela esateko. Estatu Batuetako boto-emaileek, ordea, aukera ona izango dute bi hilabete barru, hauteskunde parlamentarioak egiten direnean, nori sinesten dioten erabakitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz