Florence urakanak hainbat egunez astinduko du AEBko hego-ekialdea
Florence urakana AEBko hego-ekialdeko kostaldera hurbiltzen ari da pixkanaka. Litekeena da, sei hamarkadaren ostean, Ipar Carolina astintzen duen 4 kategoriako lehen ekaitza izatea aipatutakoa. Aurreikuspenen arabera, itsaski eta euri-jasa handiak eta uholde-urak ekarriko ditu Florencek.
Hain zuzen ere, urakana iritsi aurretik, haize zakarra eta olatu izugarriak izango omen dira Ipar Carolinan, Hego Carolinan eta Virginian. Urakanen Zentro Nazionalak iragarri duenez, euriteek barrualdean ere kalteak eragin ditzakete; hainbat kilometrotara dauden lurralde askotan, esaterako.
Florence iristeko ordu asko falta badira ere, agintariak neurri bereziak hartzen ari dira, biktimarik egon ez dadin. Hartara, kostaldean bizi diren pertsona askok etxetik alde egin behar izan dute. Gainera, zenbait unibertsitate, ikastetxe eta lantoki itxi dituzte. Izan ere, 225 kilometro orduko abiadura hartuta, 4 kategorikoa da dagoeneko Saffir-Simpson eskalan (bost kategoria ditu). Meteorologoen aurreikuspenen arabera, urakanak egun batzuk beharko ditu indarra galdu eta kategoria horretatik jaisteko.
Horren aurrean, AEBko Gurutze Gorriak esan du 700 langile bidali dituztela bertara, eta etxetik atera ezin dutenak hartzeko babeslekuak prestatzen ari direla. Bestalde, Hamptongo (Virginia) ospitale batek toki seguruago batera eraman ditu bertan zeuden gaixoak.
Trumpek larrialdi-egoera ezarri du
Trumpek larrialdi-egoera ezarri du Ipar Carolinan, Hego Carolinan eta Virginian.
"Ez gaude ahalik eta bitarteko gutxien erabiltzen. Honi aurre egiteko prest gaude", esan du Trumpek Etxe Zuritik. Iaz kritika gogorrak jaso zituen Trumpek Puerto Rico astindu zuen Maria urakanaren aurrean AEBko Administrazioak emandako erantzunagatik. 3.000 herritar inguru hil ziren orduan ekaitzaren ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek nazioarteko itsas misio bat proposatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko
"Zorte apur batekin, Txinak, Frantziak, Japoniak, Hego Koreak, Erresuma Batuak eta kaltetutako beste herrialde batzuek ontziak bidaliko dituzte Ormuzko itsasartera, erabat suntsituta dagoen nazio baten mehatxu izaten jarrai ez dezan", adierazi du AEBko presidenteak.
2006tik Libanoko hegoaldean egin duen lurreko inbasio handiena prestatzen ari da Israel, Axios atariaren arabera
"Helburua da lurralde horren kontrola bereganatzea, Hezbollahren indarrak iparraldera (mugatik urruti) eramatea eta herrixketako gune militarrak eta arma-biltegiak suntsitzea", esan du Axios atariak.
AEBk Bagdaden duen enbaxadari eraso diote
Drone batekin egindako erasoak kalte handiak egin ditu Irakeko hiriburuko erdigunean dagoen eraikinean, baina oraingoz ez dute jakinarazi biktimarik izan den ala ez.
AEBk Kharg uhartea bonbardatu du, eta Iranek erantzun du Arabiar Emirerri Batuetan erasotzeko eskubide "legitimoa" duela
AEBk irandarren 90 bat base militar baino gehiago jo ditu uhartean. Teheranek estatubatuarren baseen aurkako erasoak egiten jarraitu du Persiar golkoko herrialdeetan, eta Israeli ere eraso dio.
Kubak eta AEBk elkarrizketak abiatu dituzte, Trumpen mehatxuen ondoren
Aurreneko kontaktuen helburua izan da arazoak "identifikatzea", horientzako "konponbideak aurkitzea" eta "bi herrialdeen onurarako ekintzak zehaztea".
AEBk Errusiako petrolioaren gaineko zigorrak leuntzea kritikatu dute Europako buruzagiek
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ohartarazi du zigor horiek leuntzeak Moskuren jarrera indartzen duela, eta 10.000 milioi dolar gehiago ematen dizkiola Ukrainaren aurkako gerrarekin jarraitzeko.
NASAk apirilaren 1ean abiatuko du Artemis II misioa, 50 urten Ilargira egingo duten lehen hegaldi tripulatua
AEBko espazio agentziaren Artemis II misioa martxoan zen abiatzekoa, baina atzeratu egin zuten.
AEBk Errusiako petrolioa erosteko aldi baterako baimena eman du, prezioen igoerari eusteko
Bestalde, Donald Trumpek ohartarazi du "su potentzia paregabea, munizio mugagabea eta denbora" dituela Iran gidatzen duen "zabor zoroari" aurre egiteko.
700 pertsona inguru hil dira Israelek Libanon egindako erasoetan
Israelgo Gobernuak Libano "hartzeko" mehatxua egin du ostegun honetan, Hezbollahren "mehatxuari" aurre egiteko asmoz. "Bakea eta Segurtasuna agindu genien iparraldeko komunitateei, eta horixe da, hain zuzen ere, egingo duguna", azpimarratu du Israelek.
Ormuzko itsasarteak itxita jarraitu behar duela azpimarratu du Irango buruzagi goren berriak
Ormuzko itsasartea blokeaturik jarraitu behar duela esan du Mojtaba Khameneik, "etsaiari presio egiteko", inguruko ontzien aurkako erasoen ostean. "Irango indar armatuek aberria menderatzeko, eta, litekeena, zatitzeko itxaropena kendu diete etsaiei", adierazi du Khameneik.