Hondoratzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 136 lagun hil dira Tanzanian, ontzi bat hondoratuta

Ontzia bart hondoratu da Victoria lakuan, atrakatu behar zuen portutik 50 metrora. Barruan 400 bidaiari zihoazen, nahiz eta 100 lagun eramateko tokia zuen.
100 lagun hil dira Tanzanian, ontzi bat hondoratuta. Argazkia: EiTB
100 lagun hil dira Tanzanian, ontzi bat hondoratuta. Argazkia: EiTB

Gutxienez, 136 lagun hil dira ontzi bat hondoratuta, Victoria lakuan, Tanzania ipar-ekialdean, TBC telebista kateak jakitera eman duenez.

37 pertsona bizirik atera dira naufragiotik, eta horietatik 25 ospitalera eraman behar izan dituzte, Simon Sirro Tanzaniako Poliziaren zuzendari nagusiak adierazi duenaren arabera. Hain zuzen ere, istripua gertatu den lekura bertaratu da, eta "lasaitasuna" eskatu du, erreskateak dirauen bitartean.

MV. Nyerere ontzia bart hondoratu zen Victoria lakuko uretan, atrakatu behar zuen portutik 50 metrora. Ukerewe eta Ukara arteko bidea egiten ari zen, hondoratzea gertatu zenean. Barruan 400 bidaiari zihoazen, nahiz eta 100 lagun eramateko eta 25 tona kargatzeko tokia zuen.

Oraindik ere, bizirik irten diren pertsona gehiago ote dauden ikertzen dabiltza. Gauean eten egin behar izan zituzten bilaketa lanak, baina goizetik ekin diote, berriro ere, bilaketari.

Hori horrela, litekeena da ondorengo orduetan hildakoen kopuruak gora egitea, hainbat lagun desagertuta baitaude.

The Citizen egunkariak aipatutako lekukoek diote hondartzea jazo zen lekuan lanean zebiltzan arrantzaleak berehala bertaratu zirela, bidaiariei laguntza emateko.

John Magufuli Tanzaniako presidenteak, bere aldetik, atsekabea azaldu zien biktimen senitartekoei, eta zaurituta dauden lagunak aurki sendatzeko itxaropena duela esan du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Thiago Ávila y Saif Abukeshek en una foto previa a la misión de 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek Thiago Avila eta Saif Abukeshek aktibistak gaur bertan askatu, eta deportatu egingo dituzte

Israelgo inteligentzia zerbitzuak Adalah giza eskubideen aldeko erakunde eta laguntza legala ematen duen taldeari jakinarazi dionez, bi ekintzaileak "gaur bertan" askatuko dituzte, eta zaintzapean jarraituko dute, deportatuak izan arte. Adalahk egoera gertutik jarraitzen ari dela esan du, "askatzea gauzatzen dela, eta datozen egunetan deportazioa gertatzen dela ziurtatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X