BRASIL
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bolsonaro ultraeskuindarrak irabazi du hauteskundeen lehen itzulia Brasilen

Hautagai ultraeskuindarra gehiengo absolutua lortzetik gertu gelditu da. Bigarren itzulian, Fernando Haddad Langileen Alderdiko hautagaiarekin lehiatuko da.
18:00 - 20:00
Bolsonaro ultraeskuindarrak irabazi du hauteskundeen lehen itzulia Brasilen

Brasilen, Jair Bolsonaro hautagai ultraeskuindarrak irabazi du hauteskundeen lehen itzulia, botoen % 46,66 eskuratuta, Hauteskunde Batzordeak emandako datuen arabera. Gehiengo absolutua lortzetik lau puntu eskasera gelditu da. Hori dela eta, Fernando Haddad Langileen Alderdiko (PT) hautagaiarekin lehiatuko da urriaren 28an egingo den bigarren itzulian. Lula da Silva presidente ohiaren alderdiko hautagaiak botoen % 28,46 lortu ditu.

Jair Bolsonaro ultraeskuindarra hautagai polemikoa da; izan ere, besteak beste, Brasilgo diktadura babestu izan du, eta adierazpen matxista, xenofobo eta homofoboak egin izan ditu. Irailean, hauteskunde-kanpainako ekitaldi batean, labanaz eraso zioten, Juiz de Fora hirian, eta ia hauteskunde kanpaina osoa ospitalean igaro du.

"Garaipen handia" urriaren 28an izango dela esan die hautagai ultraeskuindarrak bere jarraitzaileei.

Lula da Silva Brasilgo presidente ohiak uko egin zion hauteskundeetan presidentegai izateari, eta Fernando Haddad, Hezkuntza ministro eta Sao Pauloko alkate ere izan zena, izendatu zuen Langileen Alderdiko presidentegai gisa. Hala ere, Haddadek ez du Lulak adina babes izan boto-emaileen artean.

Hauteskundeetako emaitzak jakin ostean, "Brasilgo demokratekin" bat egin nahi duela iragarri du Fernando Haddad ezkerreko hautagaiak.

Larunbatera arte argitaratutako inkesten arabera, Bolsonarok eta Haddadek botoen % 45 inguru eskuratu behar zituzten. Inkestek iragarritakoa, baina, ez da bete azkenean, ezkerreko hautagaiak esperotakoa baino boto askoz ere gutxiago lortu baititu. Bigarren itzulian argituko da nor nahi duten brasildarrek presidente izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X