HEGAZKIN ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indonesiako agintariek ez dute uste hegazkin istriputik inor bizirik atera denik

Orain, Indonesiako bilaketa eta erreskate taldeak Java itsasoan eroritako hegazkinaren kutxa beltzen bila ari dira.
Java itsasoan eroritako hegazkinaren arrastoak
Java itsasoan eroritako hegazkinaren arrastoak. Argazkia. EFE

Indonesiako bilaketa eta erreskate taldeak atzo Java itsasoan erori zen Lion Air konpainiako hegazkinaren kutxa beltzen bila ari dira. 189 pertsona zihoazen barruan, eta, Indonesiako agintarien arabera, ez dute inor bizirik aurkitzeko esperantzarik.

"Oraindik ez ditugu (kutxa beltzak) aurkitu. Inor bizirik ateratzeko aukera oso gutxi daude", adierazi dio Basarnas Indonesiako erreskateen agentziako bozeramaileak EFE albiste agentziari.

Itsas salbamenduko ehun lagundik gora ari dira hegazkinaren bila ustez erori zen tokian, Tanjun Karawango lurmuturretik 5 itsas milia ekialdera.

Bart, hainbat gorpuzki atera dituzte uretatik, eta 24 poltsatan sartu dituzte, Kramat Jati hiriko ospitaleko zuzendariak hedabideen aurrean baieztatu duenez.

Boeing 737 motako hegazkina aireratu eta 13 minutura desagertu zen radarretatik. Pangkal Pinang hiria zuen helmuga. Itsasora erori aurretik, pilotuak Jakarta hiriburura itzultzeko baimena eskatu zuen, baina ez zuen larrialdiko mezurik igorri.

Igandean egindako hegaldi batean, arazo teknikoak izan zituen hegazkinak, baina astelehenean konpondu zituzten, konpainiaren esanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X