Gutxienez 25 pertsona hil dira Kalifornian, historiako suterik suntsitzaileneetan
Gutxienez 25 pertsona hil dira Kalifornian, ostegunetik indarrean diren hiru sute erraldoietan. Gainera, milaka pertsona etxetik atera behar izan dituzte eta suteen ondorioz emergentzia egoera aldarrikatu dute agintariek Malibun, Venturan eta Los Angelesen.
Kory L. Honea Butte konderriko sheriffak jakitera eman duenez, 14 gorpuzki aurkitu dituzte azken orduetan Paradise hirian, atzo beste 9 gorpu topatu zituzten tokian, hain zuzen ere. Camp suteak harrapatu zuen Paradise hiria eta erabat suntsituta utzi zituen 6.700 etxe eta negozio.
Donald Trump AEBetako presidenteak arriskuan dauden tokietatik "lehenbailehen" ihes egiteko deia egin die herritarrei Twitter bidez: "Mesedez, entzun ebakuazio aginduak!" ohartarazi du.
"4.000 pertsona baino gehiago ari dira Camp eta Woolsey deituriko suteen kontra lanean Kalifornian" jakinarazi du presidenteak. 68.700 hektarea baino gehiago erre dira sute horietan. "Gure bihotzak suteen kontra lanean ari direnekin daude, euren etxeetatik joan behar izan duten 52.000 pertsonekin, eta hildakoen senideekin" esan du.
Woolsey suteari dagokionez, 80 kilometroko abiadura hartu du haizeak azken orduetan eta are gehiago indartu da sute hori, Malibura iritsi arte. Ozeano Bareko autopistaren inguruan bizi diren milaka biztanlek hondartzetara joan behar izan dute babes bila, animalia eta guzti. Izan ere, arrantxo edo abeltzaintza-etxalde ugari daude inguru horretan.
"Sutea kontrolik gabe zabaltzen ari da une honetan eta herriguneetara gerturatzen ari da. Bizilagunek alde egin beharra daukate" adierazi dute Malibuko agintariek. Une honetan, besteak beste, 101 superautobidea harrapatu du suak, Kalifornia hegoaldea eta iparraldea lotzen dituen bide nagusietako bat, alegia.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du aukera dagoela ostiralean Iranekin bake-negoziazioei berrekiteko
Asteon, Irango Gobernuak argi utzi du Estatu Batuekin berriro biltzeko prest dagoela, baina horretarako "beharrezko baldintzak" ematen direnean. Iran erasoei aurre egiteko "prestatua" dagoela ere esan duten bertako agintariek.
Erresuma Batuak erretzea debekatuko die 2008tik aurrera jaiotakoei
Legea datorren urtetik aurrera sartuko da indarrean, eta, horren arabera, legez kanpokoa izango da tabako-produktuak saltzea 2008. urtea ezkero jaiotakoei. Halaber, debekatu egingo da zigarro elektronikoak erretzea haurrak doazen autoetan, haur-parke, ikastetxe eta ospitaleen inguruetan.
Hainbat ontziri eraso egin diote Ormuzko itsasartean, eta areagotu egin da tentsioa
Ordu gutxitan, bi gertakari izan dira Iranen eta Omanen, Erresuma Batuko Itsas Segurtasuneko agentziak jakinarazi duenez.
Trumpek su-etena luzatu du Iranek akordiorako proposamena aurkeztu arte
Irango agintariek, bestalde, Ekialde Hurbileko eskualdean dituzten inguruko herrialdeei ohartarazi diete handik erasoak jasotzen badituzte "petrolio ekoizpena" "amaituko" dela.
Europar Batasunak mahai gainean utziko du Israelekin duen elkartze akordioari buruzko eztabaida, oraingoz ez baitu ituna bertan behera uzteko adina babes
Akordioa erabat indargabetzeko beharrezkoa da hogeita zazpi kideak ados egotea; aitzitik, merkataritza-abantailak eteteko, nahikoa da gehiengo kualifikatua izatea.
Giza eskubideak "gobernu suntsitzaileen" jopuntuan daudela ohartarazi du Amnistiak
GKEak nazioarteko zuzenbidearen aurkako erasoak, autoritarismoaren gorakada eta Gazako zein Ukrainako gatazketako zigorgabetasuna salatu ditu, besteak beste.
Iranek AEBri ohartarazi dio ez duela "mehatxupean eta presiopean" negoziatuko eta Vancek bidaia atzeratu du
Su-etena amaitzeko ordu gutxiren faltan, Pakistanek Irani elkarrizketetan parte hartzeko deia egin dio. Bien bitartean, Donald Trump presidenteak ziurtzat jo du Iran Islamabadeko negoziazio mahaian eseriko dela, eta baieztatu du ordezkaritza estatubatuarra bidaliko duela. Hala ere, Vanceren bidaia atzeratzeak egonezina areagotu du.
Bi lagun hil eta hainbat zauritu dira Mexikon, tiroketa batean, Teotihuacango piramideetan
Erasotzailea turistei tiroka hasi zaie, Ilargiaren piramidera igota. Kanadako emakume bat hil du eta hainbat pertsona zauritu ditu; gero, bere buruaz beste egin du.
Starmerrek "onartezintzat" jo du Mandelsonen izendapenari buruzko informazioa berari aurretik ez jakinaraztea
Aurreko saioetan egin duen bezala, Mandelsonen aukeraketaren "ardura osoa" bere gain hartu du, eta barkamena eskatu die Epsteinen biktimei. "Argi eta garbi, huts egin nien nire erabakiarekin".
Israel eta Libano bigarren aldiz elkartuko dira ostegunean, Washingtonen
Etxe Zuriaren eledun batek jakinarazi duenez, negoziazioen bigarren txandari ekingo diote Israelek eta Libanok apirilaren 23an, eta Washingtonek hartuko ditu elkarrizketa horiek berriro.