Israel eta Libano bigarren aldiz elkartuko dira ostegunean, Washingtonen
Etxe Zuriaren eledun batek jakinarazi duenez, negoziazioen bigarren txandari ekingo diote Israelek eta Libanok apirilaren 23an, eta Washingtonek hartuko ditu elkarrizketa horiek berriro.
Beiruteko herritarrak, protestan. Artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press.
Israelgo eta Libanoko ordezkariak bigarren aldiz elkartuko dira, bake negoziazioetan aurrera egiteko. Ameriketako Estatu Batuak bitartekari izango dira, eta aurreneko hitzorduan bezala, Hezbollah milizia xiitak ez du parte hartuko.
Etxe Zuriaren eledun batek jakinarazi duenez, Washington izango da topalekua berriro. "Pozik gaude apirilaren 14an hasitako elkarrizketekin. Bi gobernuen arteko elkarrizketa zuzenak bideratzen jarraituko dugu", gaineratu du.
Lehen elkarrizketak izan eta bi egunera, Donald Trump AEBko presidenteak iragarri zuen Israel Libanon egiten ari den erasoaldia hamar egunez etengo zela. "Hamar eguneko su-etena sartuko da indarrean", esan zuen.
Yechiel Leiter eta Nada Hamadech, Estatu Batuek Israelen eta Libanon dituzten enbaxadoreak, hurrenez hurren, izan ziren lehen bileran parte hartu zutenak. Trumpen arabera, "elkarrizketa bikainak" izan ziren.
Otsailaren 28an AEBk eta Israelek Iranen aurkako erasoaldia abiatu eta egun batzuetara, Libanoren aurkako erasoa ere hasi zuen Israelgo Armadak, eta gutxienez 2.300 herritar hil ditu.
Bere aldetik, Libanoko Gobernuak ez du ontzat eman Iranek AEBrekin haren izenean hitz egitea, Pakistanen egiten ari diren negoziazioetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.