Saltsa ederrean sartu dira britainiarrak
Nahaspila ederrean sartu dira britaniarrak 'brexit'arekin. Gizartea oso zatituta dago: berriro bozkatu behar dela diotenak eta ez dela bozkatu behar diotenak aurrez aurre. Nolanahi ere, Alderdi Kontserbadorea lehertu egingo da irteerako akordio bat edo beste onartu. Baina, Alderdi Laborista ere ez da salbu irtengo. 'Brexit'aren aldekoek iragarritako munduko merkatua eskuratzearen fantasiaren truke, britainiarrek Europako merkatua gal dezakete. Eta are larriagoa: arriskuan egon liteke Ipar Irlandako bakea ere.
Aduana Ipar Irlandaren eta Irlandako errepublikaren artean jartzen bada, errepublikanoak asko haserretuko dira. Eta aduana Ipar Irlandaren eta Britania Handiaren artean jartzen bada, orduan, unionistak izango dira asaldatuko direnak. Britainiarrek erabaki dute jada, diote 'brexit'aren aldekoek; bai, baina gauza bera esan daiteke Ipar Irlandakoei buruz, Europan geratzearen alde egin baitzuten eurek (botoen % 56 lortu zuten).
Edozein akordio txarra izango da bai Erresuma Batuarentzat eta bai Europar Batasunarentzat. Benetan hain gaizki al zeuden britainiarrak Europar Batasunean hainbesterako nahasmenean sartzeko?
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz