Khashoggi auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Khashoggiren hilketan parte hartu zuten bost lagunentzat heriotza zigorra eskatu dute

Saudi Arabiako Fiskaltza Nagusiak dio kazetaria injekzio hilgarria jasota hil zela, herrialdera itzultzeko “negoziazioek” porrot egin ostean.
Jamal Khashoggi kazetaria urriaren 2an hil zuten. Artxiboko argazkia: EFE
Jamal Khashoggi kazetaria urriaren 2an hil zuten. Artxiboko argazkia: EFE

Saudi Arabiako Fiskaltza Nagusiak ostegun honetan jakitera eman duenez, Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketan hamaika pertsona parte hartu zuten eta, horietao bostentzat, heriotza zigorra eskatuko du. Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil zuten kazetaria.

Khashoggi, behin baino gehiagotan Saudi Arabiako erregimenaren aurka agertu zen eta, batez ere, Mohamed bin Salman oinordeko printzearen kontra. Funtzionario saudiarabiarrek hil zuten kazetaria, urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan.

SPA tokiko albiste agentziak zabaldu duen ohar batean, Shaalan al Shaalan Fiskaltzaren bozeramaileak ziurtatu du kazetaria injekzio bat jasota hil zela, Saudi Arabiara itzultzeko “negoziazioek” porrot egin ostean.

Ildo horretatik, “negoziazio talde” horretako buruak kazetaria hiltzeko agindua eman zuela ziurtatu du Ministerio Publikoak.

Fiskaltzaren bozeramaileak azpimarratu duenez, Khashoggi hil ostean, haren gorpua zatitu zuten. Dena dela, Saudi Arabiako agintariek kazetariaren gorpuzkiak non dauden oraindik ez dakitela gaineratu du. Heriotza zigorra eskatu duen bost akusatuei dagokienez, Kashoggiren hilketa “agindu eta burutu” izana leporatu die, haien izenak aipatu ez dituen arren.

Era berean, Turkiari hilketaren inguruko “informazioa eta frogak” ematea eskatu diola esan du, auzi honekin zerikusia izan dezakeen “edozein grabaketa barne”.

Gauzak horrela, Shaalan al Shaalanek hilketaren nondik norakoak elkarrekin argitzeko eskatu die Ankarako agintariei, mekanismo berezia martxan jarriz eta bi herrialdeen artean ikerketaren emaitzak partekatuz.

Fiskaltzak azaldu duenez, hasierako 21 susmagarri horietatik hamaika auzipetu dituzte jada, eta akusatu bati herrialdetik irteteko debekua ezarri diotela gaineratu du, oinordeko printzearen aholkularia izan baitzen Khashoggiren hilketagatik akusatu zuten arte.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X