Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tentsioa Tijuanan

Tijuanan ondo baino hobeto ulertu behar zuten hondurastarren egoera, eta elkartasuna erakutsi, baina karabana horrek agerian utzi du harrera gizarteetan halakoek sortzen dituzten kontraesanak.

Handitzen ari da Tijuanan Hondurasko etorkinen karabanarekin harremanetan sortu den tentsioa. Mexikon, atseginez hartu zituzten lehendabizi etorkinak, elkartasuna ere adierazi zieten, baina Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) mugara, Tijuanara heltzean, batzuk euren kontrako jarrera izan dute. "Alde hemendik", "mexikarrak lehendabizi" bezalako oihuak entzun dira eta eraso fisikoren bat ere izan da etorkinen aurka.

Gisa horretako mobilizazioetan gertatu ohi den bezala, parte hartzaile batzuk arrazistak, ultraeskuindarrak edota ultranazionalistak dira, besterik gabe. Baina beste batzuk oso kezkatuta daude, AEBk mugan neurri zorrotzak ezartzean, espero dituzten 9.000 hondurastar Tijuanan ez aurrera ez atzera gera daitezkeelako harrapatuta.

Duela bi urte, AEBen asiloa eskatzeko asmoa izan, baina mugan harrapatuta geratu ziren 3.000 haitiarren kargu egin behar izan zuten Tijuanan. Orain, Trumpek muga ixteko agindua emango ote duen beldur dira, eta horrek, noski, kalte egingo lieke egunero, AEBra lan egiteko muga igarotzen duten milaka tijuanarrei.

Suposatzen zen Tijuanan ondo baino hobeto ulertu behar zutela hondurastarren egoera, eta elkartasuna erakutsi, baina karabana horrek agerian utzi du harrera gizarteetan halakoek sortzen dituzten kontraesanak.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X