Hondamendi naturalak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

5,7 graduko lurrikara bat izan da Perun

Dardara bertan 01:38 zirenean izan da, 36 kilometroko sakoneran, Casma udalerritik 96 kilometrora, hego-mendebaldera.
Casma, Peruko kostaldetik gertu
Casma, Peruko kostaldetik gertu. Argazkia: Google Maps

Richter eskalan 5,7 graduko indarra hartu duen lurrikara bat erregistratu dute gaur, azaroak 20, Perun.

Peruko Geofisika Institutuak zabaldu duenez, dardara bertan 01:38 zirenean izan da, Casma udalerritik hego-mendebaldera, 96 kilometrora.

Lurrikarak 36 kilometroko sakoneran izan du epizentroa, eta oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi