Erresuma Batuak kolpe ekonomiko larria jasango du, hitzartutako 'brexit'ik ez bada
Gobernu britainiarrak eta Ingalaterrako Bankuak egindako aurreikuspenaren arabera, Erresuma Batuko Barne Produktu Gordinak eta librak gainbehera larria jasango dute, herrialde hori aldebiko akordiorik gabe ateratzen bada Europar Batasunetik.
Gobernua eta banku zentrala brexit-aren ondorio ekonomikoak zeintzuk izan daitezkeen ikertzen aritu dira, eta horretarako balizko bi egoera hartu dituzte aintzat: Europar Batasunarekin adostutako irteera bat (Theresa Mayk egindako proposamenean oinarrituta, gutxi gorabehera) eta aldebakarreko irteera drastiko bat.
Txosten horietan bildutako datuak baliatu nahi ditu Theresa May lehen ministro britainiarrak, Bruselarekin egindako akordioa Komunen Ganberak berretsi dezala lortzeko. Abenduaren 11n izango da bozketa.
Gobernu britainiarraren ikerketaren arabera, hitzartutako brexit-ik ezean, Erresuma Batuko Barne Produktu Gordinak % 9,3ko murrizketa izango du 15 urtetan. Irteera adostutakoa balitz, berriz, galera hori % 3,9koa izango litzatekeela dio.
Hortaz, bi kasuetan galduko luke Erresuma Batuak, hazkunde ekonomikoari eutsi arren.
Ingalaterrako Bankuak egindako ikerketaren arabera, akordiorik eta trantsiziorik gabeko brexit-a gauzatuz gero, libraren balioak % 25eko galera izango luke eta inflazioa % 6,5ekoa izango litzateke.
BPGa % 8 jaitsiko litzateke 2023ra bitartean, langabezia-tasa % 7,5era igoko litzateke eta interes-tasek % 5,5eko gorakada izango lukete.
Mayk Bruselarekin adostutako planari dagokionez, Erresuma Batuaren eta Europar Batasunaren etorkizuneko harremanari buruzko xehetasunik ez dutela eta, beraz, egoera ezberdinak irudikatu dituztela zehaztu dute.
Gobernu britainiarrak eta EBk harreman ekonomiko "estua" izanez gero, BPGa datozen bost urteetan % 1,75 haziko litzatekeela aurreikusi du Ingalaterrako Bankuak. Aldiz, harreman hori estua izango ez balitz, BPGak % 0,75eko gainbehera izango lukeela esan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago, baina ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpek egindako mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.