Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Macron, Europako buruzagi

28 herrialdeetako egunkarietan gutuna argitaratu du Macronek. Bertan, ez du soilik Europar Batasunaren defentsa egiten, berori hobetzeko neurriak ere planteatzen ditu.

Europar Batasunak buruzagi bat behar du, eta Emanuel Macron Frantziako presidenteak erabaki du ardura hori hartzea. 28 herrialdeetako egunkarietan gutuna argitaratu du, EBko 24 hizkuntza ofizialetara itzulita. Bertan, ez du soilik Europar Batasunaren defentsa egiten, berori hobetzeko neurriak ere planteatzen ditu.

Gutunaren izenburua “Europaren berpiztearen alde” da, eta hori da beharrezkoa dena: Europar Batasunari identitate eta bultzada berriak ematea. Neurri konkretuei dagokionez, badira arreta jotzen duten batzuk. Adibidez, EB osoarentzat gutxieneko soldata ezartzea. Edo trantsizio energetikoa finantzatzeko, Europako Klimaren Bankua sortzea. Edo Schengen eremuko herrialdeentzako, obligazioak ere ezartzea, eta ez bakarrik eskubideak.

Herrialde horiek mugetako kontrola eskatu ahalko dute, baina asilo politika bateratua onartu beharko dute... Hungariari edo Poloniari abisua. Asko izango dira pentsatzen dutenak gutun hori Europako hauteskundetarako Macronen kanpainaren parte dela. Noski baietz. Antieuropearrek, Salviniek, Lepeneek eta Orbanek, Macron etsai nagusi izendatu dute… eta Macronek bataila hastea erabaki du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X