Urteko lehen larunbata bustia izango da eta igandea, berriz, hotza, abisu hori eta guzti
Elurragatik abisu horia indarrean egongo da larunbateko 18:00etatik igandeko 06:00etara, nahiz eta ez duen asko botako. Larunbatean bustitik abiatuko da eta arratsaldean aire masa hotz bat sartuko da, tenperaturak asko jaitsiz. Igandean ez da euririk espero baina hotz egingo du.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du larunbat honetan Euskadiko barnealdean, 18:00etatik 24:00etara, elurra maila baxuetan egin dezakeela-eta. Halaber, Meteo-France Meteorologia Zerbitzuak abisu horia ezarriko du Ipar Euskal Herrian, eta arreta berezia jarri beharko da elurrak eta izotzak eragindako fenomeno meteorologikoei aurre egiteko.
Elur-kota 1.000 metrotik jaisten joango da egunak aurrera egin ahala, eta gauean 700 metro inguruan kokatu liteke; are gehiago ekialdean.
Igandean giroa oso hotza izango da, eta abisu horiak jarraitu egingo du 06:00ak arte, elur-kota 500-600 metrora jaitsi bailiteke. Igandeko lehen ordu horietan ere ez da prezipitazio askorik espero, dena den; 3 zentrimetro pilatuko dira 1.000 metrora, eta zentrimetro bat 600 metrora.
Larunbatean giro umela nagusituko da. Euria egingo du egun osoan zehar, goizean batez ere iparraldean, eta arratsaldetik aurrera, hegoaldean. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta orduek aurrera egin ahala asko hoztuko du. Ez du hala ere asko botako, prezipitazio arinak espero dira, Araban bereziki, elur-geruza 1-5 zentimetro artekoa izango da 1.000 metrora eta zentimetro batekoa 600 metrora.
Maila baxuagoetan euria egin dezake igandean, batez ere hegoaldean eta Bizkaia mendebaldean. Izotza botako du barnealde osoan, eta kostaldeko leku batzuetan ere tenperatura 0 ºC ingurura jaits daiteke; maximoak, berriz, 3-6 ºC artean geratuko dira. Gainera, ipar-ekialdeko haizeak hotz sentsazioa areagotuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.