Nicolas Maduro atxilotu dutela baieztatu du Trumpek eta AEBetan epaiketa penala egingo diote
AEBko presidentearen arabera, gaurko erasoak "arrakasta" izan du. Marco Rubiok esan du Maduro AEBn epaituko dutela.
Donald Trump AEBko presidenteak esan du Ameriketako Estatu Batuek "arrakastaz" egin dutela "Venezuelaren eta Nicolas Maduro presidentearen aurkako erasoa".
"Operazioa Estatu Batuetako indar armatuekin batera egin da", adierazi du Trumpek Truth Social sare sozialean, eta gaur 11:00etan (17:00etan Euskal Herrian) Mar-a-Lagotik (Florida) egingo duen prentsaurrekoan informazio gehiago emango duela iragarri du.
Trumpek baieztatu egin du erasoa, Caracasen eta herrialdeko beste leku batzuetan leherketak eta hegazkin militarren hegaldiak izan eta ordu gutxira.
Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak larunbat honetan adierazi duenez, Nicolas Madurok epaiketa penala izango du AEBn, eta ez da ekintza militar berririk espero herrialdean, Mike Lee senatari errepublikanoak harekin elkarrizketa bat izan ostean esan duenez.
"AEBk Nicolas Maduro atxilotu dute, Estatu Batuetan kargu penalengatik egindako epaiketa bati aurre egiteko, eta gaur gauean ikusi ditugun operazio militarrak atxilotzeko agindua betetzen ari zirenak babesteko eta defendatzeko egin dira", zabaldu du X sare sozialean Lee senatariak Rubiorekin hitz egin eta gero.
Operazio militarra
Fox Newsek zabaldutakoaren arabera, gaueko operazio militarrean Chinook helikopteroak eta indar berezien beste baliabide batzuk erabili dituzte Maduro harrapatzeko.
CBS Newsen esanetan, Delta Force AEBko Armadako eliteko indar berezietako talde batek harrapatu du Maduro.
Administrazioko iturriek adierazi dutenez, Trumpek duela egun batzuk eman zien argi berdea eraso militarrei, hainbat hilabetez Venezuelako kostan AEBko militarren presentzia handitu eta Etxe Zuriak Madurori agintea uzteko eskatu ostean.
The New York Times egunkariari eskainitako elkarrizketa labur batean, Trumpek esan du "operazio bikaina" izan dela, eta gaineratu du gaurko prentsaurrekoan jakinaraziko duela Kongresuari erasoen berri eman zion, gerra deklaratzeko ahalmena horrena baita.
Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteordeak, bere aldetik, Nicolas Maduroren eta lehen damaren bizi-frogak eskatu dizkio AEBko Gobernuari.
Zure interesekoa izan daiteke
Delcy Rodriguezek argitu du AEBrekin egindako petrolio ituna 25 urterako dela, eta bere baliabideen gaineko subiranotasunari eusten diola
Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak iragarri duenez, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuarekin sinatutako petrolio akordioak 25 urteko iraupena izango du, Caracasek "bere baliabide naturalen gaineko subiranotasunari eutsiko dio", eta 200.000 milioi euro inguruko irabaziak izango ditu.
Islandiak uko egin dio Europar Batasunean sartzeko prozesua abiatzeari
Botoen % 90 zenbatuta, ezezkoa (% 52,5) nagusitu da baiezkoak (% 47,5) baino boto gehiago jaso baititu. Bozketa estua izan da, ordea, eta baiezkoa joan da aurretik luzaroan.
Tiroketa bat izan da "rave" festa batean, Suitzan, eta gutxienez pertsona bat hil da
Tiro ugari entzun dira Aarau hiriko hipodromoan, bertan festa bat egiten ari zirenean.
Gutxienez 37 pertsona hil dituzte Kieven, Errusiak munizio biltegi baten aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak erantzukizunak eskatu dizkie tokiko agintariei, "munizioak etxeetatik edo bizitegi eremuetatik gertu gordetzea debekatuta dagoelako".
Islandia zatituta dago EBn sartzeko negoziazioei berriro ekin ala ez erabakiko duen erreferendumean
Berdinketa edo "baiezkoaren" abantaila txiki bat aurreikusi dute galdeketek. Atzo, aldiz, Gallup aholkularitza enpresak zabaldutako inkesta batek bi puntu baino gehiagoko abantaila ematen zien "ezezkoaren" aldekoei.
EITB, Nepalgo uholdeen zero gunean
Olatz Urkia EITBren Asiako korrespontsala Nepalgo hondamendiaren zero gunera iritsi da, Bidurrera, lokatz eta arroka geruza handi batez estalitako hirira. Bertan jarri dute erreskate gunea, eta bertan ari dira pilatzen desagertuen senideak, informazio bila.
Trumpek akordioa egin du Venezuelan petrolio erreserbak "bikoizteko", eta Delcy Rodriguezek txalotu egin du
AEBko presidenteak "munduko petrolio akordio handiena" dela esan du, eta Venezuelako presidenteak eskerrak eman dizkio elkarlana indartzeagatik.
Harald V.a Norvegiako erregea hil da
Abuztuaren 17tik zegoen ospitalean, anemia baitzuen. Ostegunean, baina, okerrera egin zuen, odoleko infekzio baten ondorioz.
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.