Ituna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarrean dago Afrikako merkatu librea, munduko merkatu librerik handiena

Nigeria, Benin eta Eritreak izan ezik Afrikako Estatu guztiek sinatu dute akordioa; erabat martxan dagoenean muga-zergarik gabeko gune handiena sortuko du.
Arushako hiria, Tanzanian
Arusha, Tanzania. Argazkia: pexels.com

Indarrean sartu da gaur (osteguna) Afrika Kontinentaleko Merkataritza Libreko Ituna, 55 herrirentzako produktuen eta zerbitzuen merkatu bakarra sortzeko asmoarekin. Hala ere, ituna ez da uztailera arte ofizialki indarrean jarriko.

Munduko merkataritza libreko gunerik handiena sortzeko helburua dauka itun horrek; apirilaren 30ean 22 herrik sinatu zuten, eta dagoeneko 23 dira horren barne daudenak.

Nigeria, Benin eta Eritreak izan ezik Afrikako Estatu guztiek sinatu dute akordioa; esaterako, Hegoafrikak, Keniak edo Egiptok itunaren alde egin dute.

Merkatu librearen lehen pausua, herri bakoitzean salerosten diren produktuei % 90eko muga-zerga kentzea izango da; ondorioz, Afrikako nazioen arteko merkataritza dinamizatzea lortuko dute.

1995ean Munduko Merkataritza Erakundea sortu zenetik ezagutzen den muga-zergarik gabeko gune handiena sortuko dute itun hori erabat martxan jartzen dutenean, 1.200 milioi kontsumitzaileri eragingo baitie eta 3,5 bilioi dolarreko barne-produktu gordina izango baitu merkatu horrek.

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X