EUTANASIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lamberti elikadura eta hidratazio artifiziala gutxitzen hasiko zaizkio gaur medikuak

Frantziako Auzitegi Gorenak tetraplegiko frantziarrari tratamendua eteteko aukera berriro ireki ostean hartu zuen erabakia ospitaleak ostiralean. Vincent Lambert egoera begetatiboan dago 2008tik.

Frantzian, Vincent Lambert egoera begetatiboan dagoen tetraplegikori elikadura eta hidratazio artifiziala gutxitzen hasiko zaizkio gaur Reims hiriko medikuak.

Vincent Lambertek trafiko istripu larria izan zuen 2008an, eta garuneko lesio larri itzulezinak ditu. Ordudanik, hainbat makinak bizirik mantentzen dute. Rachel emazteak eta Lamberten anai-arrebetako batzuek borroka legala abiatu zuten makinok itzaltzeko. Asmo horren kontra egin zuten hasieratik Lamberten guraso eta bi anaia-arreba ultrakatolikoek.

Patrice Spinosi abokatuaren taldeak (Lamberten emaztearen ordezkaria da) adierazi du ostiral arratsaldean hartu zuela ospitaleak erabakia, hain zuzen, Frantziako Auzitegi Gorenak tratamendua eteteko bide berri bat ireki zuenean.

"Oso pozik gaude", esan zuen Rachel Lamberten defentsak. Urteak daramatza auzitan bere senarraren gurasoekin, hiltzen uztearen aurka baitaude.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X