Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

G7aren goi-bilerako gai-zerrenda

Lehen begirada batean, zazpi buruzagiek mahai gainean izango duten lan-txostenak baditu helburu zintzoak, adibidez onartzen du munduan ezberdintasun sozialak handitzen ari direla.

G7ko buruzagiek mahai gainean izango duten lan-txostenak honako izenburua du: “Kapitalismo justu baten alde lanean”. Lehen begirada batean, dokumentu horrek baditu helburu zintzoak, adibidez onartzen du munduan ezberdintasun sozialak handitzen ari direla eta horrek eraginda jendeak mesfidantza handiagoa duela gobernu nazionaletan eta nazioarteko erakundeetan.

Agiri horrek jasotzen du baita ere aldaketa klimatikoaren kontrako borroka lehentasuna izan behar dela eta finantza sistemak baduela hor zeregina, proiektu jasangarriak finantziatuz.

Bide batez adierazten da kapitalaren gaineko zergak jeisten ari direla ia leku guztitan, aldiz lanaren eta kontsumoaren gaineko zergak handitzen ari direla. Horrek klase baxuak eta ertainak zigortzen ditu eta desberdintasun sozialak handitu.

Zibersegurtasunaren gaia ere mahai gainean dute, eta baita teknologiako multinazionalek duten gero eta botere handiagoa, edo ta garapenerako laguntzak handitu beharra. Ea ba guzti honekin behingoz zerbait egiten duten, ezin bait dute ukatu jakin badakitela zeintzuk diren gaur egun munduak dituen arazoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X