Oposizioko alderdiak elkarlanean arituko dira akordiorik gabeko 'brexit'a saihesteko
Erresuma Batuko oposizioko talde parlamentarioek elkarlanean aritzea adostu dute datorren urriaren 31an Europar Batasunetik akordiorik gabe ateratzea saihesteko.
Jeremy Corbyn buruzagi laboristak antolatu du bilera. Eskoziako SNP alderdi abertzalea, Change UK, Plaid Cymru eta Alderdi Berdea izan dira batzarrean. Topaketa "eraginkorra" izan dela eta aurrerantzean bilera gehiago egingo dituztela adierazi dute ohar batean.
Aipatu alderdiek ohartarazi dute Boris Johnson lehen ministro britainiarra "bide ez demokratikoak erabiltzeko prest" egongo litzatekeela Europar Batasunetik itunik gabe ateratzeko.
Horrela, bada, premiazkotzat jo dute akordiorik gabeko brexit-a ekiditeko "bide praktikoak" aurkitzea eta, ildo horretan, lege berri bat onartzea edo zentsura-mozio bat aurkeztea aipatu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek errefusatu egin du AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esan dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.