Ingurumena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Afrika hego eta erdialdean Amazonasen baino sute gehiago daude piztuta

Angolan eta Kongoko Errepublika Demokratikoan 10.000 sute baino gehiago zenbatu dituzte abuztuaren 21etik. Nekazariek nahita piztu ohi dituzte, sastrakak erretzeko eta lurra ereiteko.
NASAren satelite-irudia munduan abuztuaren 28an piztuta dauden suteak erakusten dituena. EFE

Amazonaseko suteak denon ahotan dauden honetan, Afrikako erdialde eta hegoaldean Hego Amerikako paraje hartan baino sute gehiago daude piztuta, Weather Sources erakundeak ohartarazi duenez.

NASAk abuztuaren 21ean satelite bidez egindako argazki batzuek eragin zuten kezka (albiste honekin batera ageri dena hilaren 28koa da). Izan ere, ordutik 10.000 sute baino gehiago piztu dira Angolan (7.000 bat) eta Kongoko Errepublika Demokratikoan (3.395), gehienak sabana inguruetan.

Sua Afrikako kulturaren parte da, eta besteak beste, sastrakak erretzeko erabiltzen da, gerora "lurra erein ahal izateko", Diana Colomina Greenpeaceko baso teknikariak azaldu duenez.

Gogorarazi duenez, "munduko deforestazioaren % 80 11 gunetan gertatzen ari da, eta horien artean daude Saharaz azpiko Afrika eta Amazonas". Colominaren esanetan, "Afrikako suteen arrazoi nagusia bizirauteko nekazaritza da".

Arazoa konpontzeko neurriez galdetuta, adituak erantzun du suaren alternatibak bilatu behar direla eta "kontinentearen baso-soiltzeari aurre egin".

Bien bitartean, Angolako Gobernuak ohar kaleratu du kexua agertzeko, ez baitu egoki ikusten herrialdean dauden suteak Brasileko Amazoniarekin alderatzea: "Egoera dramatizatzea ekar lezake, eta jende zuhurtziagabekoen artean desinformazioa zabaldu". Gobernuaren arabera, "suteak ohikoak dira denboraldi lehorraren azken partean, nekazariek lurra prestatzen dute euriteen denboraldia hasi baino lehen".

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X