Atzera kontaketa, 'brexit'ean
Giro ezezkor batean hasiko da astelehen honetan, berriz ere, brexitari buruzko negoziaketa. Hala azaldu du Michel Barnier Europar Batasuneko negoziatzaile buruak. Akordiorik gabeko brexita gero eta hurbilago dagoela dirudi, batzuk eta besteak keinu joko batean sartu baitira, eta, negoziaketak akordiorik gabe amaitzen badira, elkarri porrotaren errua leporatuko baitiete.
Joan den astean Boris Johnson lehen ministro britainiarrak aurkeztutako plana nahiko ez dela eta, aste honetan proposamen horretan zuzenketa aurkezteko eskatu dio Europar Batasunak Johnsoni. Hain zuzen ere, bi Irlanden arteko kontrolak erabat kentzeko eskatu dio. Hau da Bruselak eskatzen duen oinarrizko baldintza. Johnsonen proposamenaren arabera, Ipar Irlandako produktu batzuek Europar Batasuneko merkatu bateratuan jarraituko lukete, baina ez batasuneko aduana ereduan, eta, beraz, mugetako kontrolak ez lirateke erabat desagertuko. Eta hori Bruselak erabat gaitzesten du.
Zuzenketa hauek aste honetan jaso behar ditu Johnsonen planak, urriaren 17ko goi-bileran 27 buruzagiek onar ditzaten. Egun horretarako adostasunik ez badago, urriaren 31n ezinbestekoa izango da brexit gogorra, eta Erresuma Batua Europar Batasunetik kanpo geratuko da.
Brusela txundituta utzi duen agiri batean Boris Johnsonek zioenez, prest dago, urriaren 31rako akordiorik ez balego, brexitaren data atzeratzea eskatzeko. Hain justu, orain arte behin eta berriz esan duenaren aurka. Luzapena eskatzen badu, legez Westminsterko Parlamentuak eman dion agindua beteko luke. Bruselan dauden zurrumurruen arabera, ordea, Johnson Europako buruzagi batzuekin harremanetan jarri da, Viktor Orban Hungariako buruzagiarekin esaterako, luzapen horri betoa jartzeko eskatuz. Horrela, Johnsonek beste batzuei leporatuko lieke akordiorik gabeko brexitaren erantzukizuna.
Datorren urriaren 31an, Erresuma Batua Europar Batasunetik irten behar da, adostasuna egon edo ez. Egun horretarako hitzarmenik ez badago, Londresek brexita atzeratzea eska dezake. Baina luzapen hori aho batez 27 buruzagiek onartu behar dute. Estatu batek atzera botatzen badu, Europar Batasun osoak botako du atzera brexita atzeratzea, eta Erresuma Batua gauetik goizera Europar Batasunetik kanpo izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.