EBk gogor erantzungo die AEBko muga-zergei, Frantziaren arabera
Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia eta Finantza ministroak astearte honetan esan duenez, Europar Batasuna (EB) gogor erantzuteko prest dago, baldin eta Ameriketako Estatu Batuek % 100eko muga-zergak ezartzen badizkiete Frantziako zenbait produkturi, Frantziak onartutako teknologia-tasari erantzunez.
Ekonomiako arduradunaren arabera, Europako Batzordearekin harremanetan jarri zen atzo (astelehena), zigor berrien aurrean erantzun "irmoa" emango dutela bermatzeko.
Le Mairek onartezintzat jo du Washingtonen iragarpena: 2.400 milioi dolarreko zergak jarriko dizkie Frantziako zenbait produkturi, Frantziako Gobernuak teknologia enpresa handiei (Google eta Facebook, besteak beste) zerbitzu digitalen gaineko tasa bat jartzeko erabakiari erantzunez.
"Onartezina da, ez dago aliatu baten mailan, eta ez da Estatu Batuek izan beharko lukeen jokabidea bere aliatu nagusietako batekin, Frantziarekin, eta, modu orokorragoan, Europarekin", kritikatu du.
Le Maireren ustez, mundu digitalaren erraldoiak zigortu nahi duen proiektua ez da diskriminatzailea, beste herrialde batzuetako enpresei ere zuzentzen zaielako, Txinari kasu, eta "justizia fiskala berrezartzea" duelako xede.
"Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen mahai gainean dagoen nazioarteko zerga-ezarpeneko proiektu bat dago, Frantziak baiezkoa eman diona, eta Estatu Batuetako aldarrikapen eta itxaropen guztiak kontuan hartu dituena", esan du.
Horren iritziz, AEBko Gobernuak nazioarteko plan hori onartzen ez badu, abuztuaren amaieran Biarritzen G7aren goi-bileran hartutako konpromisoari muzin egingo lioke, gai digitalari nazioarteko irtenbiderik aurkitu nahi ez diolako.
Trumpek zigorrekin erantzun dio Frantziari
AEBko Gobernuak atzo iragarri zuenez, Frantziako 63 produktu-kategoriari zergak ezarriko dizkie, Emmanuel Macronen Exekutiboak AEBko teknologia enpresa handien (Google eta Facebook, esaterako) zerbitzu digitalen diru-sarreren gaineko tasa bat ezarri ostean.
Zerrenda horretan, hainbat gazta mota, poltsak, ardo aparduna eta makillajeko hainbat produktu daude.
Uztailean Frantziak GAFA tasa (Google, Apple, Facebook eta Amazon konpainiei eragiten die) ofizialki aldarrikatu eta hilabete batzuetara iritsi da Donald Trumpen Gobernuaren neurria. Tasa horren arabera, negozio digitalaren fakturazioaren % 3ko zerga ezarri behar zaie Frantzian enpresa horiei, internauta frantziarrei esker lortzen dituzten irabaziengatik zergak ordaintzera behartzeko.
Urtean mundu mailan 750 milioi eurotik gorako diru-sarrerak dituzten konpainiei eragiten die Frantziako zergak, eta 30 bat enpresa izan litezke kaltetuak, gehienak estatubatuarrak, nahiz eta zerrendan txinatarrak, britainiarrak eta alemaniarrak ere sartzen diren.
Aurreikuspenen arabera, Trump eta Macron aste honetan bilduko dira Londresen, NATOren goi-bileraren baitan, eta, besteak beste, Washingtonek teknologien tasari emandako erantzuna aztertuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioak egiten espezialdua den eliteko unitate militarra— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.