Bidenek estatu gehiagotan irabazi du, baina Sanders Kalifornian nagusitu da
Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteorde ohiak bere lehiakide nagusiari, Bernie Sanders senatariari, aurrea hartu dio demokratek atzo egindako superastearteko hauteskunde primarioetan; izan ere, botoa emateko aukera izan duten 14 estatuetatik 8tan irabazi du.
Tokiko hedabideen arabera, Arkansasen, Massachusettsen eta Minnesotan gailendu da Biden, aurretik Alabaman, Ipar Carolinan, Oklahoman, Tennesseen eta Virginian egin zuen bezala.
Hasieran, inkesta gehienek Biden jotzen zuten faboritotzat, baina Iowako 'caucus'ean ez zuen hasiera ona izan. Gauzak horrela, superastearteko hauteskunde primarioak egin aurretik bere aurkari nagusiarekiko abantaila txikia zuen Sandersek, ordezkari kopuruari dagokionez.
Arkansasen, 31 ordezkari daude jokoan, eta AEBko presidenteorde ohiak botoen % 37,3 lortu ditu; Massachusettsen (91 ordezkari) eta Minnesotan (75), berriz, botoen % 33,3 eta % 38,2 eskuratu ditu, hurrenez hurren.
Minnesota, Amy Klobuchar senatariaren jaioterria da, baina Hego Carolinan egindako primarioetan lortutako emaitza txarren ostean alderdi demokrata ordezkatzeko lehia utzi zuen. Dena dela, senataria Bideni eman dio babesa.
Oklahoman (37), Bidenek botoen % 38,2 lortu ditu, eta Tennesseen (64), berriz, % 41,5. Bidenek botoen % 59,5 lortu ditu Alabaman, % 35,3 Ipar Carolinan eta % 53,3 Virginian. Estatu horiek 52, 110 eta 99 ordezkari dituzte, hurrenez hurren.
Sandersek, berriz, Utah, Colorado eta Vermont estatuetan lortu ditu orain arteko garaipenak. Utah estatuan, 29 ordezkari daude jokoan, eta senatariak botoen % 31,4 lortu ditu. Bestalde, Coloradon botoen % 36,2 eskuratu ditu, eta Vermonten, bere jaioterrian, botoen % 50,3. Coloradok 67 ordezkari banatu ditu eta Vermontek 16.
Halaber, Kalifornian nagusitzea lortu du Sandersek. Astearte honetan egindako primarioetako toki garrantzitsuenetako bat da hori, ordezkari gehien baitaude jokoan (415). Boto-emaile hispanoen, zurien eta 30 urtetik beherakoen artean du abantaila. Dena dela, oraindik ez dute Maine eta Texasko emaitzen berri eman, azken hori superasteartean ordezkari gehien banatzen dituen beste estatua (228) da.
Zehazki, AEBko 14 estatuk eta Samoa Estatubatuarrak izan dute alderdi demokrataren primarioetako superasteartean botoa emateko aukera, azaroan izango diren hauteskundeetan Donald Trump AEBko presidentearen aurkaria nor izango den erabakitzeko.
Astearte honetan egindako primarioetan, 1.991 ordezkarietatik 1.357 egon dira jokoan, eta uztailaren 13tik 16ra bitartean, demokratek Milwaukee hirian egingo duten batzarrean izendatuko dute hauteskundeetarako hautagaia.
Errepublikanoen primarioetan Trump nagusitu da
Bestalde, Donald Trump AEBko presidenteak garaipen argia lortu du errepublikanoek egindako primarioetan, aurreikusi zitekeen moduan. Horrek, bigarren aldiz presidentegai izateko aukera bermatzen dio.
Twitter bidez zabaldutako mezu batean, Vermont, Ipar Carolina, Alabama, Oklahoma, Massachusetts, Tennessee, Texas, Colorado eta Maine estatuei eskerrak eman dizkie Trumpek, aurka izan duen Bill Weld hautagaiarekiko lortu dituen emaitzak direla eta. Izan ere, Weldek ordezkari bakarra lortu du soilik primarioak hasi zirenetik.
Trumpek, botoen % 95 baino zertxobait gehiago lortu ditu asteartean primarioak egin dituzten estatu gehienetan, eta Maine eta Ipar Carolina estatuetan boto guztiak (% 100) bereganatu ditu.
Kalifornian, 172 ordezkarirekin, Trumpek botoen % 92 baino gehiago lortu ditu, eta Utah estatuan ere garaipen argia lortu du (% 88).
Beste estatu batzuetan, Virginian adibidez, primarioak bertan behera uztea erabaki du alderdi errepublikanoak, Trump garaile izango zela zalantzarik gabe aurreikusi zitekeelako. AEBko presidenteak, ez du aurkari handirik izan Etxe Zurian lau urte gehiago egoteko bidean.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek partekatzen duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, egoera are gehiago zailduko dutenak eta mundu guztiari eragin diezaioketenak.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.