UKRAINIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainako lehen ministro ohia, egoera larrian koronabirusagatik

Ukrainak koronabirusaren gorakada handia izan du azken aste honetan, pandemia hasi zenetik 104.958 pertsona kutsatu, eta haietatik 2.271 hil dira.
Yulia Timoshenko. Argazkia: EFE.

Ukrainako lehen ministro ohia eta egun Batkivschina alderdiko parlamentuaren burua, Yulia Timoshenko, osasun-egoera larrian dago koronabirusarekin kutsatu ostean, bere bozeramaileak, Marina Sorokak, jakinarazi duenez.

“Zoritxarrez, egia da. Positibo eman du covid-19aren proban. Bere egoera larria dela diote medikuek, 39ºC-ko sukarrarekin”, azaldu du Sorokak Facebookeko argitalpen batean eta RIA Novosti albiste agentzia ofizialean.

Yulia Timoshenko, 59 urtekoa, bi aldiz izan zen Ukrainako presidente, lehen aldiz 2005eko otsailetik irailera bitartean, eta 2007ko abendutik 2010eko martxora artean bigarren aldian.

Ukrainak koronabirusaren gorakada handia izan du azken aste honetan, azken 24 orduetan, esaterako, 2.328 positibo berri atzeman dira. Pandemia hasi zenetik 104.958 pertsona kutsatu, eta haietatik 2.271 hil dira.

Lehen ministro ohia Ukrainako 2004ko Iraultza Laranjaren lider bezala egin zen ezagun, non mendebaldearen aldeko Viktor Yushchenko presidente bezala berretsia izan zen. Auzitegi batek hautaketaren emaitza bere aurkaria zenaren alde manipulatua izan zela adierazi zuen, eta horrenbestez Yushchenko berretsi zuten presidente modura.

Timoshenkok bi aldiz bete zuen lehen ministro kargua Yushchenkoren agindupean, tentsio politikoaren ondorioz biak banatu aurretik.

Albiste gehiago mundua

Washington (USA), 14/07/2025.- NATO Secretary General Mark Rutte (L) shakes hands with US President Donald Trump during a meeting in the Oval Office of the White House in Washington, DC, USA, 14 July 2025. EFE/EPA/YURI GRIPAS / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek % 100eko muga-zergak ezarri nahi dizkie Errusiako produktuei, eta aliatuek finantzatutako armak Ukrainara bidaltzea adostu du NATOrekin

Trumpek iragarri du 50 eguneko epean Errusiako produktuei % 100eko muga-zergak ezarriko dizkiela, baldin eta Moskuk Ukrainarekin su-etena eta bake prozesua hastea ahalbidetuko duen akordiorik egiten ez badu. Era berean, iragarri du Ameriketako Estatu Batuek (AEB) armak bidaliko dizkiela NATOko herrialdeei, eta haiek arduratuko direla finantzatzeaz eta Ukrainara eramateaz.

Gehiago kargatu