Israelek Yemengo huthien lehen ministroa hil du Sana hiriburuaren aurkako eraso batean
Israelgo Armadak ostegunean Sana hiriburuaren aurka egindako erasoan hil zen. Erasoaren unean Defentsa ministroa eta Estatu Nagusiko buruarekin bilera egiten ari zen, baina momentuz ez dute horien egoeraren berri eman.
Yemengo huthiek Ahmed al-Rahawi lehen ministroaren heriotza baieztatu dute larunbat honetan, Israelgo Armadak Sana hiriburuaren aurka pasa den ostegunean egindako eraso batean.
Ahmed Ghaleb al-Rahawi "martiriaren" eta beste hainbat ministroren heriotza iragarri dute huthiek, Al Jazeera hedabideak argitaratutako ohar batean.
Iturri horien arabera, Israelgo Armadak ostegunean Sana hiriburuaren aurka egindako erasoan hil zen. 2023ko urriaren 7an igaro eta Israelek Gazaren aurkako erasoaldia abiatu zuenetik, Israelen eta Yemengo huthien arteko erasoak etengabeak izan dira.
Al-Rahawi lehen ministroa Mohamed al Atifi Defentsa ministroa eta Mohamed Abd al Karim al Ghamari Estatu Nagusiko buruarekin bilera egiten ari zen, matxinoen arabera, Israelen erasoa gertatu zenean.
Oraindik ez dute beste bi horien egoerari buruzko informaziorik zabaldu.