UKRAINAKO GERRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andri Parubi Ukrainako Parlamentuko presidente ohia hil dute atentatu batean

Tirokatu egin dute Lviv hirian. Poliziak ikerketa abiatu du, baina oraingoz ez dute inor atxilotu. Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak doluminak eman dizkio hildakoaren familiari, eta "hiltzailea zigortzeko eta ikertzeko beharrezkoak diren baliabideak" erabiliko dituztela ziurtatu du.

ucrania-ukraina-lviv-leopolis-efe-3

Lviv hiria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Andri Parubi Ukrainako Parlamentuko presidente ohia hil dute larunbat honetan Lviv hirian (Ukraina) egindako atentatu batean.

"Ihor Klimenko Barne ministroak eta Ruslan Kravchenko fiskal nagusiak Lviveko hilketa izugarriaren berri eman didate: Andri Parubi hil dute. Nire doluminak familiari", adierazi du Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak.

"Hiltzailea zigortzeko eta ikertzeko beharrezkoak diren baliabideak" erabiliko dituztela gaineratu du. 

Poliziaren arabera, Parubi atentatuaren tokian bertan hil da. 

Ikerketa abiatu dute, baina oraingoz ez dute inor atxilotu. 

2007an hautatu zuten Parubi lehen aldiz diputatu, Gure Ukraina - Herri Autodefentsa alderdiak aurkeztuta. 2016an, Parlamentuko presidente bihurtu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 16/07/2026.- US President Donald Trump addresses the nation from the East Room of the White House in Washington, DC, USA, 16 July 2026. EFE/EPA/SAUL LOEB / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek zalantzan jarri du AEBko hauteskunde sistemaren zuzentasuna, eta Txinaren interferentziak salatu ditu

2020tik "inoizko hauteskunde-datu urraketarik handiena" izan zela eta Txinak 220 milioi boto-emaileren erregistroak "legez kanpo" eskuratu zituela frogatzen duten dokumentuak dituela ziurtatu du errepublikanoak. 2020ko hautesundeak galdu egin zituen Trumpek. Txinaren esanetan "erabat faltsuak" dira Trumpen akusazioak eta Txina "hauteskunde-kanpainako gai" gisa erabiltzea leporatu dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X