Independentziaren aldekoak gorantz Eskozian
Survationek egindako azken inkesten arabera, eskoziarren % 53 independentziaren alde azaldu da, % 47k Erresuma Batuan jarraitu nahi duen bitartean. Zentzu bereko emaitzak kaleratu zituen Panelbasek abuztuan egindako ikerketak. Oduan, alde handiagoa eman zien independentistei, % 55.
Aldi berean, YouGov institutuak argitaratutako ikerkekak % 53ko portzentaia eman zien independentziaren aldekoei.
Gazteen artean independentziaren aldeko zaletasuna handiagoa da. 55 urtetik beherakoak dira gehienbat independentzia babesten dutenak. Ostera, adin horretatik gorakoen artean ezetza aterako liteke nagusi.
2014Ko erreferendumean ezezkoak botoen % 55,3 lortu zuen. Baina harrez gero "Ezetzatik Baietzarako" fenomenoa indarra irabazten joan da, pertsonaia ezagunen artean batez ere. Ewan McGregor aktore eskoziarra, adibidez, publikoki independentzia defendatzen hasi da, lehen Erresuma Batuan jarraitzearen alde azaldu eta gero.
Erreferendumaren ondoren, eta batez ere "brexit"aren prozesuarekin, independentistak inkestetan gorantz egiten ari dira. Ez da ahaztu behar Eskozia, Ipar Irlanda eta Gales "brexit"aren aurka azaldu zirela. 2016ko erreferendum honetan eskoziarren % 60 "brexit"aren aurka azaldu ziren.
Beste galdeketa batzuen arabera, SPN Eskoziako Alderdi Nazionalistak botoen % 53 lortuko luke, orain baino 3 puntu gehiago, 2021ko maiatzean Edinburgoko parlamentura egingo diren hauteskundeetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau espainiar desagertu dira Indonesian, ontzi bat hondoratu ostean
Erreskate taldeak desagertutako bi helduren eta bi haurren bila ari dira, Padar uhartetik gertu, Bali ekialdean.
Zelenskik Europako buruzagiekin hitz egiten jarraitzen du, Trumpekin bildu aurretik
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko buruak telefono bidez hitz egingo du gaur Zelenskirekin eta Trumpekin.
Bonba batek eztanda egin du Siriako Homs hiriko meskita alaui batean, eta gutxienez zortzi pertsona hil dira
Leherketa ostiral eguerdiko otoitza egiten ari zirela izan da, eta, ikerketaren lehen datuen arabera, bonba tenpluaren barruan zegoen jarrita.
Trumpen eta Zelenskiren igandeko bilerak beste mugimendu bat eragin dezake bake negoziazioetan
Errusiak, bestalde, baieztatu du Estatu Batuekin harremanetan jarri dela, Kievek eta bere aliatuek bultzatutako bake plan berria aztertu ostean.
Hauek dira aurten nazioartean izandako albiste nagusiak
Nazioarteko politikak galdera ugari utzi ditu mahai gainean. Trumpek narkoterrorismoa babestea leporatzen dio Venezuelari, Europa berrarmatzeko bidean da, eta ultraeskuinak gorakada handia izan du Alemanian, Austrian, Erresuma Batuan, Txekian, Portugalen eta Espainian.
Berriz irekiko dute Fukushimako zentral nuklearra
TEPCO enpresak munduko zentral nuklearrik handiena suspertuko du urtarrilean, tokiko agintarien oniritzia jaso ondoren.
Venezuelak 99 preso askatu ditu, 2024ko hauteskundeen ostean atxilotutakoak
Gobernuak azpimarratu duenez, "giza eskubideekiko errespetu zorrotza bermatzeko" hartu dute erabakia.
Estatu Batuek Estatu Islamikoaren kanpalekuak bonbardatu dituzte Nigerian
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri duenez, misilekin erasotu dituzte talde jihadistak Afrikako herrialdearen ipar-mendebaldean dituen instalazioak.
Teleferikoa, Parisko mugikortasun arazoak konpontzeko proiektu berria
Orain arte, lur gainekoa edo azpikoa zen Parisko garraio publikoa, baina orain airera eramatea erabaki dute. Europan lehen aldia da horrelako proiektua martxan jartzen dela. Erosoa eta isila da Paris kanpoaldeko lau herri lotzen dituen teleferikoa.
Ukraina "atsedenik gabe" ari da lanean bake-plana "errealista eta fidagarria" izan dadin
Zelenskik telefonoz hitz egin du AEBetako mandatari bereziarekin. Asteazkenean, ateak ireki zizkion Donbasetik tropak erretiratzeko aukerari.