PROTESTAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jerusalemen bi orduz geldiarazi dituzte CAF-ek bertan hasi dituen tranbiaren obrak

Aktibisten arabera, Jerusalemgo tren arinaren helburua da lur palestinarretan daude Israelen asentamenduak handitzen eta egonkortzen laguntzea.
Jerusalemeko tranbiaren linea berrien eraikuntza.
Jerusalemeko tranbiaren linea berrien eraikuntza. EiTBren artxiboko irudia

Poliziak bost aktibista israeldar atxilotu ditu gaur Jerusalemgo tranbiaren kontrako protestan. Dena dela, aktibistek helburua lortu dute, obrak bi orduz gelditu baitituzte. Ondoren, Israelgo poliziak bota egin ditu bertatik. Beasaingo CAF enpresa ari da tranbia linea berriak eraikitzen.

Hondea-makina batean, CAF, Beasaingo enpresari, mezu bat bidali diote pankarta batean lelo hau idatziz: "CAF, Israelgo Apartheideko trenbidetik jaitsi".  Aktibisten arabera, Jerusalemgo tren arinaren helburua da lur palestinarretan daude Israelen asentamenduak handitzen eta egonkortzen laguntzea.

Sara Rosen aktibistak esan duenez, "CAF enpresari gogoratu nahi diogu asentamendu israeldarrentzako azpiegiturak, tren hau barne,  Nazioarteko eskubidearen urraketa larria direla". Proiektua hori erretiratzeko unea orain dela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X